"Negoziaketek porrot" egin dutelako eta "lan gatazka oraindik ez delako konpondu" greba mugagabeari hasiera eman diotela Arrasateko etxez etxeko langileek jakinarazi dute ELAtik.
Arrasateko Ute Clece Zaintzen enpresako langileek ekainaren 5erako iragarri zuten greba, eta ondoren, hilaren 19ra atzeratu "negoziazioei bidea eman asmoz". Negoziaketa horiek, baina, porrot egin dutela adierazi dute gaur, hilak 19 eta grebari hasiera eman diote.
Albiste hau goiena.eus-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.
Aste honetan egiten ari dira lanuzteak, lan-baldintzetan hobekuntzak exijitzeko. Aurreko hiru hilabeteetan ere izan dituzte grebak.
Gaur, apirilak 16, Eusko Jaurlaritzari eta Industria Sailari beren industria-politikan jarrera aldaketa bat exijitzeko manifestazioa egin dute Bizkaiko 60 industria-enpresa inguruk Mecaner enpresako langileakaz batera, Bilbon. Adierazi dute "hitzetatik ekintzetara"... [+]
LABek jakinarazi duenez, martxoaren 14an materiala garraiatzen ari zela zama gainera erori ondoren larri zauritutako langilea zendu da asteartean. Jadanik hamazortzi lagun dira urtea hasi zenetik lanean hildakoak, sindikatuaren arabera, eta lan istripuen "gorakada... [+]
Langileen aldarrikapenak eztabaida politikoaren erdigunera eraman, eta aldaketa soziopolitikoa lortzeko "eragile aktibo" izanen dela nabarmendu du LABek 50. urteurreneko ospakizunean.
500 lagun batu dira Baionan buruturiko manifestazioan. Sektore publikorako erreformarekin Frantziako Gobernuak sektore pribatuko logika funtzionarioen baitan txertatu nahia salatzeko mobilizazioa ere izan da.