Gose greba hasi dute Fresneseko euskal presoek Itziar Morenoren isolamenduarekin bukatzeko

  • Gose greba mugagabea hasi dute Fresneseko espetxeko gizonen moduluan dauden euskal preso politikoek. Itziar Morenoren isolamendua salatzeko hasi dute protesta.


2016ko maiatzaren 10an - 19:03
2013an Itziar Morenok espetxean jasandako tratua salatzeko elkarretaratzea Bilbon (argazkia: Bilboko Branka).

Bizi baldintzak hobetzeko “planto kolektiboa” egin zuten Fresneseko espetxean dauden zenbait emakumek. 40 lagunek egin zuten bat hamar minutu iraun zuen protestarekin ("patio blokeo sinboliko bat" izan zen Etxeratek azaldu duenez), tartean presondegi horretan dauden Itziar Moreno, Iratxe Sorzabal eta Ekhiñe Eizagirre euskal preso politikoek.

Oinarrizko aldarrikapenak biltzen zituen gutuna ere helarazi zioten espetxeko zuzendariari: higiene falta eta biluzketak salatu zituzten; emakume haurdunen egoera eta preso langileena hobetu behar zirela esan zuten, baita funtzionarioen aldetik tratu hobea jasotzeko eskubidea aldarrikatu ere.

Ekintza horretan parte hartu zuen Itziar Moreno euskal presoari protestaren “bultzatzaile nagusia” izatea leporatu zioten Etxeraten arabera, eta isolamenduan sartu zuten maiatzaren 2an. Hiru hilabeteko zigorra ezarri diote Morenori eta neurri horren kontra Sorzabalek eta Eizagirrek ere zigor ziegara eraman ditzatela bultzatu dute Etxeratek informatu duenez.

Gizonen moduluko presoak gose greban

Itziar Morenoren egoera bukatzeko helburuz, astelehenean jakin da gizonen moduluan dauden Saul Curto, Ugaitz Errazkin, Xabier Goienetxe, Oier Ibarguren eta Enrique Lopez presoek gose grebari ekin diotela. Izaera mugagabea du gose grebak eta astelehenean hasi da.

Itziar Morenoren lagun eta senideek Fresneseko espetxeko zuzendariari gutunak "masiboki" idazteko deia egin dute, Itziarren isolamenduaren etetea eskatuz. Horretarako, beheko irudian dagoen gutuna betetzeko deia zabaltzen ari dira, “Je soussignè(e)”-ren ondoren norberaren izen-abizenak jarriz, behekaldean sinatuz eta data osatuz.   

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
Sortuko sei kide epaituko dituzte euskal presoei "ongi etorri" ekitaldiak antolatzeagatik

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel Carcía Castellón epaileak sei pertsona epaituko ditu Ongietorrien auzian: Antton López Ruiz Kubati, Kai Saez de Egilaz, Pipe San Epifanio, Haimar Altuna, Oihana Garmendia eta Oihana San Vicente. Guztiak Sortuko kideak... [+]


26 urteko espetxealdia atzean utzita aske da Iñaki Garces otxandiarra

Astelehenean jakinarazi du albistea Etxerat elkarteak. Otxandioko preso politikoa baldintzapeko askatasunean zegoen 2023ko martxoaz geroztik.


Euskal preso eta iheslari politikoen aldeko jaialdia egingo dute Ezpeletan larunbatean

Kontzertuen bidez euskal preso eta iheslariak laguntzea da xedea. Aurten, Rakatapunk, Xutik eta Esne Beltza dira egitarauan.


Eguneraketa berriak daude