Gose-greba hasi du Iñaki Bilbao preso politikoak, askatasun politikoen defentsan

  • Isolamenduan sartu dute, zeldako leihotik ikurrina eta Kubako bandera kentzeari uko egiteagatik. Gose- eta komunikazio-grebari ekin dio, protesta modura.

Artikulu hau CC BY-SA 2.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2026ko maiatzaren 5ean - 12:43
Azken eguneraketa: 16:37
Iñaki Bilbaoren aldeko mobilizazio bat Gasteizko campusean, 2020ko irailean.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Borrokaldi berri bat abiatu du Iñaki Bilbao Txikito preso politikoak, askatasun politikoak aldarrikatuz. Gaur egun Zaballan (Araba) daukate preso, eta itxura denez, zeldako leihoan hainbat aldarri politiko zituen eskegita, ikurrina eta Kubako bandera kasu. Horiek kentzera behartu nahi izan zuten antza, kanpotik ikus ez zitezen, baina uko egin zion Bilbaok, eta horregatik zigortu dute: 13. modulura eraman dute, isolamendu-erregimenera alegia.

Protesta gisa, borrokan jarraitu du Txikitok: gose-greba eta komunikazio-greba hasi ditu, azken informazioen arabera. 


Euskal preso politikoak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.