Britainiako Gobernuak bertan behera utzi du Israelekin loturiko arma akordio bat, muturrean zen gose grebagatik

  • Erresuma Batuan atxilo dauden hiru aktibistak euren eskaera "giltzarrietako" bat lortu ostean utzi dute greba: gobernu britainiarrak ez dio 2.000 milioi liberako kontratua emango Elbit Systems UK Israelgo armagintza enpresaren filialari. 

Gose grebalarien aldeko mobilizazio bat Ingalaterran.

2026ko urtarrilaren 15ean - 11:08
Azken eguneraketa: 18:22
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Gose greban 73, 66 eta 52 egun eman ostean protesta ekimena bertan behera utzi dute Heba Muraisi-k, Kamran Ahmed-ek eta Lewie Chiaramello-k. Erresuma Batuko gobernuak Israel babesten duela eta espetxean jasaten dituzten tratuak salatzeko jateari utzi zioten azaroan. Asteazkenean, baina, jakinarazi dute muturreko protestari amaiera eman diotela, eskaera "giltzarrietako" bat lortu ostean. Izan ere, aipatu duten txosten baten arabera, Erresuma Batuko Gobernuak 2.000 milioi liberako kontratua ukatu dio herrialdean egoitza duen Elbit Systems UK armagintza enpresa israeldar garrantzitsu baten filialari. Hain zuzen, enpresa horretan lapurreta egitea egotzita behin-behineko espetxealdian daude aktibistak, epaiketaren zain. 

Gose greba hasi zutenez geroztik, grebalarien osasun egoera larriak alarma piztu du mediku, aktibista eta nazioarteko erakundeen artean, heriotza arriskuan egon direlako. Are, grebalariak eta euren senideak laguntzen dituen PFP Prisoners for Palestine taldean jarduten duten hainbat osasun espezialistek kezkaz adierazi dute gose greba amaituta ere, grebalariek "kalte sendagaitzak" pairatzen dituztela.

Hala eta guztiz ere, pozarren agertu dira  PFPko kideak, eskaera nagusietako bat lortu dutelako: "Akordio honen ezeztapena garaipen biribila da gose grebalarientzat, beren gorputzak kartzelan zituztela aurre egin baitzioten Palestina kolonizatzeko eta okupatzeko Israelgo arma fabrikatzaile handiena den Elbit Systems-en papera salatzeko". Gaineratu dute "une historiko gisa" gogoratuko dela egindako gose greba, eta Britainia Handiko estatuarentzat "erabat lotsagarria" izan dela.

Palestinaren aldeko mobilizazioa Londresen, 2023ko azaroan Wikimedia Commons

2026ko otsailaren 2
Libertà

Eguneraketa berriak daude
⚠️ Hezkuntza kanal berria ARGIAn
Ikas-komunitatearen jarraipen berezia, Mikel Garciaren eskutik
Hezkuntzari egiten diogun jarraipenak koska bat egingo du gora, bai edukiz bai diseinuz berrituta datorren Hezkuntza kanalarekin