ARGIA.eus

2022ko urtarrilaren 21a

Gorputzaren habitata

  • Ekainarekin batera Artgiako ateak ireki dira. Gasteizko Judimendi auzoan dago sorgune eta erakusketa areto hau, eta Uxue Bereziartua hernaniarraren 41 Habitat esposizioa estreinatu berri dute. Ilustratzaileak 41 espazio edo mikroklimen inguruan hitz egiten digu, eta horretarako, emakumearen gorputza erdigunean jartzen du.

Marta Sendiu Zulaika @martasendiu
2020ko ekainaren 05a
Argazkia: Argiart

Artgia sorgune eta aretoak COVID-19a zela-eta 75 egun igaro ditu itxita, baina pasa den maiatzaren 31n indarberrituta zabaldu zituen ateak. Eskaintza artistiko indibidual eta kolektiboez gozatzeko aukera ematen duen espazio hau, sorkuntza artistikoa eta kultur kudeaketan oinarrituta dago. Erakusketarako toki bat baino gehiago da Artgia, elkartzeko, partekatzeko eta ikasteko arte galeria da, eta maiatzaren 31tik ekainaren 15era arte Berexi-ren artelanak zainduko ditu.

Uxue Bereziartuaren izen artistikoa da Berexi, eta bera izan da, hain zuzen, 2019ko EmART (emakume sortzaile gazteentzako deialdia) bekaren irabazleetako bat. Gipuzkoarrak urteak daramatza ilustrazioa, diseinua, serigrafia eta tatuajeak egiten, eta kolore paleta propioekin jolasteko ohitura dauka. Berde argiak, arrosak, laranjak, horiak eta marroiak dira gehien erabiltzen dituen koloreak, nahiz eta noizbehinka ukitu ezberdinak sartzen dituen haren lanetan.

Aurkeztu berri duen erakusketan, 39 emakume ezberdin irudikatu ditu hainbat koadrotan, gizartean nagusitzen diren kanonetatik urrunduz. Aluak, bularrak, ileak, zakilak eta gorputz biluziak gailentzen dira irudietan. Gizentasuna, amatasuna, depilazioa, haurdunaldia, feminitatea eta sexualitatearen inguruko hausnarketak datozkizu burura artelanak ikusi bitartean.

Ilustrazio bakoitzak sentimendu bat adierazi nahi digu, egoera ezberdin bat, bizitzako errealitate bat, hau da, askotariko sentsazioen mundu bat. Emakumeok bizi ditugun barne-gatazka ugariak plazaratzen dira, eta egileak dioen moduan, barne xomorroei begiratzeko ekintza da, zenbat xomorro biziko dira emakume honen barruan, eta zenbat joango ziren jada?

Imajinazioa lantzeko erakusketa honetan gorputz bakoitzaren atzean egon daitekeen istorioa aukeratzeko eta asmatzeko parada ematen digu egileak. Habitat bakoitzean gertatu dena eta gertatuko dena irudiztatzeko askatasuna.

Kanal hauetan artxibatua: Artea  |  Gasteiz

Artea kanaletik interesatuko zaizu...
Liluraren kontra

Lilurarik ez zioen Bertolt Bretchen poemak, artistak era zitzakeen ilusioen aurka. Gauzak bere horretan erakustea. Hara! Artearentzat, nahiz gizartearentzat teoria. Gaur egun, ordea, gazi-gozo zaigu. Batetik, poetikoak diren hitzok zail dira betetzen; bestetik, problema etiko... [+]


Noa Eshkolen mugimendu notazioa, Sharon Lockharten begiradaren bitartez

Mugimendua deskonposatzen bide-urratzailea izan zen Eadweard Muybridge argazkilari eta ikertzaile britaniarra. Argazki segiden bitartez lasterketa-zaldien mugimendua era zehatzean jaso ahal izan zuen lehenengoz, eta 1887. urtean Animal Locomotion liburua argitaratu zuen,... [+]


Artisau erupzioa

Eztanda egin zuen La Palmako sumendiak eta orduz geroztik ez du su etenik izan. Irlako erupzioa baino lehenago leherrarazi zen Gasteizko Sumendi espazio autogestionatua eta harekin batera Judimendi auzoko berpizkunde kulturala. Lau urte pasa dira jada haren jaiotzatik, bien... [+]


Beldurrari beldurra

Norbaitek oihu egin du gela barruan, oihu buru barruan. Sei pertsona daude eraikin bateko gela eta pasilloetan, elkarrengandik ihesi, bata besteari hizketan. Sei pertsona lehoietatik begira kalera irten ezinik. Beldurra da ideia eta hitzik errepikatuena Mugurdiak Lugorrian... [+]


Energia kolektiboa pizteko performance bat

Aimar Arriola komisarioak eta Sands Murray-Wassink artistak gutun bidez ezagutu zuten elkar. 2020ko ekainetik 2021eko otsailera bitarte, bizipenak eta gogoetak trukatu zituzten, If I Can’t Dance antolakundearen enkarguz –performancea aztertzen duen erakundea da, eta... [+]


Irakurrienak
Azken albisteak
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude