Gora egin du euskarazko hedabideen Interneteko trafikoak

  • Euskal Hedabideen Behategia bere urtekaria kaleratu du aste honetan, 2025 urteari dagokiona. Zenbait artikulu eta analisiz gain, 2025eko euskal hedabideen Interneteko trafiko gorakadaren berri ematen du.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2026ko martxoaren 10ean - 07:00
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Zenbait puntu nabarmendu dituzte analisia egin duten adituek, datuen argitan. Batetik, bisiten errekorra hautsi izana da, non eta pandemia garaian (2020an) zegoen bisiten errekor, hori, itxialdiarekin lotutako Interneteko kontumoagatik. Bada, hura gainditu da 2025ean.

Eta horrekin batera, trafikoaren igoera. Hazkunde txikia, baina esanguratsua, bi arrazoirengatik: lehena, ez baita webgune kopuruaren hazkundean oinarritu, trafiko errealaren hazkundean baizik.

Zehazki, 41.241.732 saio erregistratu dira 2025ean: aurreko urtean baino % 1,39 gehiago, horrela, 2020. urte ezohikoan suertatutako errekor historikoa lehen aldiz gaindituta (%1,07 gehiago).

Adituen arabera, inguruko zein maila globaleko joerek informaziozko webguneen beherantzko joera erakusten duten unean suertatu den hazkundea izan da. Aditu hori diek dira Josu Amezaga (NOR ikerketa taldekoa), Ane Martinez Juez (EHU), eta Libe Mimenza (Euskal Hedabideen Behategia).

Hona grafiko batzuk:

 

Goiko grafiko honetan "BB mugikorra" marrak ez du esan nahi "mugikorretatik datorren trafikoa", baizik eta "batez besteko mugikorra", eguneroko trafikoaren aldakortasuna neutralizatzen duen metrika bat.

Beheko grafikoak erakusten du, bestalde, analizatu diren 60 webguneen artean, 5 edo 10eko multzo nagusiak hartzen duela trafiko gehiena. Txikiagoen artean da Sustatu, baina bai, webgune honen analitika ere zenbatu da txostenerako.

Bestalde, hedabideen alorrean ezaguna izan den kontua ere aipatzen da txostenean, Tokikom sareko hedabideek utzi egin dutela Hekimen elkartea.

Euskal Hedabideen Urtekaria 2025, hemen.


Euskarazko hedabideak kanalean gehiago
2025eko urriaren 16
Berriketa gutxi
Risottoa

2025eko abuztuaren 20
Jaurlaritzaren publizitate banaketa
Hedabide erdaldunen zakua, gero eta gizenago

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.