argia.eus
INPRIMATU
2021eko uztailaren 2a
“Gora alarde feminista eta bakarra”
  • Jendetza bildu zen asteazken arratsaldean Irungo San Juan plazan, Su Txikian elkarte feministak egindako deiari erantzunez. "Alarde bakarra eta feminista" nahi dutela aldarrikatu zuten bertaratutakoek.

Desfilatzeko ez, baina aldarrikatzeko bai hartu zutela atzo kalea irundarrek. Su Txikian elkarte feministak elkarretaratzea antolatu zuen asteazken arratsalderako, “jai eta alarde bakar eta feministak” aldarrikatzeko. Jendetza bildu zen San Juan plazan, Gora alarde feminista eta bakarra lemapean.