Googlek pauso berria eman du erabiltzaileak gehiago kontrolatzeko

  • Bere eskuetan dituen zerbitzu guztien konfidentzialtasun politika bateratu du Googlek; modu horretan, erabiltzaile batek zerbitzu ezberdinetan dituen datuak gurutzatu ahal izango ditu. Aldaketak martxoaren 1etik aurrera jarriko ditu martxan konpainiak eta erabiltzaile guztiek onartu beharko dituzte, Googleren zerbitzuren bat erabili nahi badute, behintzat.


2012ko urtarrilaren 26an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51:30
Googleren logoa.

Googleren esanetan, aldaketek internetako erabiltzaileen esperientzia eta erosotasuna hobetzea dute helburu. "Laburbilduz, zerbitzu ezberdinak erabiltzen dituen pertsona, erabiltzaile bakar baten modura hartuko dugu aurrerantzean", aipatu du konpainiak.

Horrez gain, erabiltzaile baten datuak gurutzatuz, erabiltzaile horri hitzordu batera berandu iritsiko dela esan diezaioke Googlek: "Bere agenda aztertzeko aukera izango dugu, momentu horretan non aurkitzen den jakin dezakegu eta trafikoaren egoera ere jakin dezakegu".

Lehenengo aldia izango da, beraz, Googlek zerbitzu ezberdinetan parte hartzen duten erabiltzaileen informazioa bateratuko duena. Lege aldaketa honek kritika gogorrak jaso ditu kontsumitzaile elkarteen eta datuen babeserako elkarteen aldetik. Erabiltzailearen anonimotasuna mantzentzea askoz ere zailagoa izango dela deritzote elkarte hauek, eta Googlek kontrol zorrotzagoa ezarriko duela.

Hala eta guztiz ere, Googlek ezingo du erabiltzaile baten informazioa hirugarren batekin partekatu, baimenarekin ez bada behintzat. Gainera, erabiltzaile orok bere datuak errekuperatu ahal izango ditu (teorian bederen) nahi duen momentuan.

Googlek egindako bideoa (ingelesez):

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Google
2024-03-22 | Sustatu
Googleri 250 milioi euroko isuna jarri diote Frantzian

Frantziako Lehiaren Agintaritzak Google-ri 250 milioi euroko isuna ezarri dio, merkatuaren lehiaren urraketa larriengatik, publizitate digitalaren sektorean egindako jarduerak direla-eta.


Google Analytics-en alternatiba librea den Matomo euskaraz erabil daiteke

Webguneen arduradunek beren bisitarien trafikoa aztertu nahi izaten dute, baina horretarako gehien erabiltzen den Google Analytics tresnak pribatutasun eta lege arazoak ditu. Alternatiba etikoago bezala gehien erabiltzen den Matomo software librea euskaratu du Iametzak.


Danimarkak legez kanpokotzat jo du Googlek ikasleen datuak biltzea

Euskal Herriko eskola askotan bezala, Danimarkan ere Chromebook-ak eta Google Workspace (lehen G Suite for Education deitua) erabiltzen dira. Hala ere, datorren ikasturtetik aurrera gauzak aldatzera doazela dirudi, datuen babeserako agentzia daniarrak legez kanpokotzat jo baitu... [+]


2024-01-24 | David Lindemann
Jaso burua, baita ukabila ere

Oso ona iruditzen zait Soraluzeko “Jaso burua” ekimena, ezinbesteko kontzientziazioa bultzatzen baitu. Lehen Hezkuntzako umeen gurasoontzako hitzaldian izan nintzen joan den astean. Seme nagusia LHn zegoela, pantailen (eta pantailen edukien) erabileraren inguruko... [+]


Gobernuek espioitzarako erabiltzen dituzte mugikorreko jakinarazpenak, AEBetako senatari baten arabera

Orain arte ezezaguna zen zelatatzeko metodo baten berri eman du AEBetako Ron Wyden senatariak: mugikorreko jakinarazpenak. AEBetako eta beste estatu batzuetako gobernuak teknika hori erabiltzen ari dira, Reuters-ek jakitera eman duenez.


Eguneraketa berriak daude