Google bilatzaileak Gmail posta zerbitzuko informazioa gehitu du

  • Google bilatzaileak Gmail posta zerbitzuko informazioa erakutsiko du (pantailaren eskuinaldean) ohiko emaitzekin batera. Modu honetan informazio zehatzagoa eskaini nahi die Google-ek bere bezeroei, pribatutasunak zalantzak sortzen dituen arren.


2012ko abuztuaren 10an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51:30
Eskuinaldean agertuko da Gmail kontuko informazioa.

Asteazkenean jarri zen martxan gehigarri hau eta Gmail-eko kontua ingelesez duten erabiltzaileek frogatu ahal izango dute oraingoz. Gmail-eko kontua guztira 425 milioi lagunek dute, eta azken berrikuntza hau frobatzeko miloi bat boluntariok izango dute aukera. Bilaketa formula berriarekin ados ez dagoenak nahikoa izango du bere kontuko saioa ixtearekin.

Esaterako, norbaitek "Amazon" bilatzen badu Google-en, Amazonek Gmail kontura bere bezeroei bidalitako informazioa erakutsiko du Google-ek eskuinaldean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Google
2024-03-22 | Sustatu
Googleri 250 milioi euroko isuna jarri diote Frantzian

Frantziako Lehiaren Agintaritzak Google-ri 250 milioi euroko isuna ezarri dio, merkatuaren lehiaren urraketa larriengatik, publizitate digitalaren sektorean egindako jarduerak direla-eta.


Google Analytics-en alternatiba librea den Matomo euskaraz erabil daiteke

Webguneen arduradunek beren bisitarien trafikoa aztertu nahi izaten dute, baina horretarako gehien erabiltzen den Google Analytics tresnak pribatutasun eta lege arazoak ditu. Alternatiba etikoago bezala gehien erabiltzen den Matomo software librea euskaratu du Iametzak.


Danimarkak legez kanpokotzat jo du Googlek ikasleen datuak biltzea

Euskal Herriko eskola askotan bezala, Danimarkan ere Chromebook-ak eta Google Workspace (lehen G Suite for Education deitua) erabiltzen dira. Hala ere, datorren ikasturtetik aurrera gauzak aldatzera doazela dirudi, datuen babeserako agentzia daniarrak legez kanpokotzat jo baitu... [+]


2024-01-24 | David Lindemann
Jaso burua, baita ukabila ere

Oso ona iruditzen zait Soraluzeko “Jaso burua” ekimena, ezinbesteko kontzientziazioa bultzatzen baitu. Lehen Hezkuntzako umeen gurasoontzako hitzaldian izan nintzen joan den astean. Seme nagusia LHn zegoela, pantailen (eta pantailen edukien) erabileraren inguruko... [+]


Gobernuek espioitzarako erabiltzen dituzte mugikorreko jakinarazpenak, AEBetako senatari baten arabera

Orain arte ezezaguna zen zelatatzeko metodo baten berri eman du AEBetako Ron Wyden senatariak: mugikorreko jakinarazpenak. AEBetako eta beste estatu batzuetako gobernuak teknika hori erabiltzen ari dira, Reuters-ek jakitera eman duenez.


Eguneraketa berriak daude