Ahetzen (Lapurdi) 586 boz lortu ditu Ramuntxo Goietxeren Ahetze Zuekin zerrendak, 2025etik auzapez izandako Ramuntxo Labaten Ahetzen zerrenda abertzaleak baino 4 boz gehiago besterik ez (582). Oso lehia estua izan da beraz. Hala, Goietxeren hautagaitzak auzapetza berreskuratuko du urtebeteren ostean.
Goietxe Herriko Etxearen gidaritzan izan zen auzapezorde gisa, Philippe Elizalde auzapezarekin batera, baina azken honekin izandako desadostasunak eta tirabirak medio herri kontseiluak kanpoan utzi zituen eta Labatek eskuratu zuen auzapez kargua 2025ean. Bi Ramuntxoren arteko lehia izan da hauteskunde kanpainan, Goietxek Labatik leporatu izan baitio aurretik zituzten proiektuak geldiaraztea.