Euskal futbolari ohien partida Donibane Lohizunen, Seaska laguntzeko

  • Seaska Iparraldeko ikastolen federazioak antolatuta, euskal jokalari ohien arteko partida jokatuko da hilaren 31n Donibane Lohizuneko (Lapurdi) Kexiloa zelaian, 18:00etan. Euskal Futbolaren Festan, Ipar Euskal Herriko taldea eta Hegoaldekoa arituko dira nor baino nor.


2011ko urriaren 20an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 15:57:58
Partidaren antolatzaileak. (Kazeta.info)

Hegoaldeko taldean Joseba Etxeberria, Aitor Larrazabal, Ismael Urzaiz, Bittor Alkiza eta Iñigo Idiakezek jokatuko dute, besteak beste. Iparraldekoan aldiz, Franc Histiolles, Mikel Loinaz, Xavier Legaz eta Nicolas Benert. Jokalariak hautatzeko arduradunak Jose Angel Iribar eta Xabier Exposito izan dira Hegoaldekoan, eta Daniel Oronoz eta Christian Sarramagna Iparraldekoan.


Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude