Goi hezkuntzako eta unibertsitateko euskararen erabilera arautuko duen lege proiektua bertan behera uzteko eskatu dio Nafarroako IUk Sanzen gobernuari. Lege honen arabera, irakasletzarako ikastetak soilik emango dira euskaraz. IU alderdiaren esanetan UPNren "hizkuntza politika atzerakoi eta homogeneizatzailearen baitan sartzen da" egitasmo hau.