Glifosatoa Euskal Herriko anfibioentzat hilgarria dela salatu du Aranzadik

  • Landa eremuan zein hirietan erabiltzen den glifosato herbizidak anfibioengan sor ditzakeen kalteak ikertu ditu Aranzadi Zientzia Elkarteak. "Emaitzek ondorio garbiak utzi dituzte", azaldu du elkarteak: "Fabrikatzaileek gomendatua baino dosi txikiagoek ere ikertutako hamar espezieen erabateko hilkortasuna gauzatzen dute". Glifosatoa, Monsanto multinazionalak sortua, egun munduan gehien erabiltzen den herbizidetako bat da.



2012ko urtarrilaren 27an - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Besteak beste, glifosatoak hegoaldeko zuhaitz-igelean (hyla meridionalis) eta apo lasterkarian (bufo calamita) duen eragina aztertu du Aranzadik.

Ikerketaren ondorio batzuk:

Fabrikatzaile desberdinek aholkatzen dituzten dosiak, orain arte ikertutako anfibio espezie europarrek jasan ditzaketen kontzentrazioen gainetik aurkitzen dira.

Glifosatoa duten herbiziden osagai laguntzaileek, glifosatoa bera bezain kaltegarriak izan daitezke. Horregatik, glifosato marka komertzial desberdinek toxikotasun-maila desberdina ere agertzen dute.

Dosi hilgarrien azpitik dauden kontzentrazioek, bat batean hilkortasuna sortzen ez dutenak, epe luzera anfibioen biologiari eta portaerari eragin diezaiekete, besteak beste garapenari, osasun egoerari edota harrapariengandik ihes egiteko ahalmenari, gerora biziraupena baldintzatuz.

Laburbilduz, glifosatoaren maneiua ahalik eta modu nabarmenean murriztea iradokitzen dugu.


Biologia kanalean gehiago
2021eko abuztuaren 1
Ionan Marigomez. Ai, itsasorik ez bageneuka...
"Mila arazo ditu itsasoak, baina denen oinarria bera da: gu asko garela"

2021eko uztailaren 20
OSASUNA
BAKTERIO MUTATZEA

2020eko apirilaren 7
Guillermo Quindós, Mikrobiologian katedraduna (EHU)
"Zientzialariek, bereziki medikuek, urteak daroatzate hau etorriko dela esanez"

2020eko martxoaren 10
Irati Romero Garmendia Ikertzaile biomedikoa
"Ikerketa feministagoa behar dugu"

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...