GKS soldadutza-ereduaren aurka mobilizatu da Baionan

  • Larunbatean egin dute zubi mozketa hiriburu lapurtarrean, Frantziako Estatuak "inposatu" nahi duen soldadutza-ereduaren aurka. GKSk salatu du, Alemaniak egin antzera, Frantziak derrigorrezko izan daitekeen soldaduska ezarri nahi duela, eta Frantziako presidente Macroni aurpegiratu dio “programa autoritario eta gerrazalea” izatea.

GKS

2026ko urtarrilaren 19an - 13:31
Azken eguneraketa: 15:38
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Larunbat goizean Baionako Herriko Etxearen pareko zubia moztu dute hainbat gaztek, eserialdia eginda. GKSk eginiko ekintza izan da Frantziako Estatuak “inposatu” nahi duen soldadutza-eredua salatzeko. Zerbitzu militarrari ez! lemapean Europar Batasunaren eta Frantziako Gobernuaren aurkako aldarriak izan dira errepide mozketan.

GKSk ohartarazi du Frantziako Gobernuak, Alemaniak egin duen bezala, derrigorrezkoa izan daitekeen soldaduska ezarri nahi duela. Aurpegiratu diote Frantziako presidente Emmanuel Macroni “programa autoritario eta gerrazalea” aurrera eramatea. “Lehen lau urteetarako, 2.300 milioiko kostua izango du soldaduskak, eta 2026ko murrizketa sozialak 43.800 milioikoak izango dira”, zehaztu du.

Nabarmendu dute Frantziako Estatuarena ez dela kasu isolatua: “Kontrara, oligarkiaren estatu guztiek onartu dute eta betetzen ari dira, sozialdemokraziatik hasita ultraeskuinera, NATOren eta Europar Batasunaren menpean”.


Antimilitarismoa kanalean gehiago
2026ko apirilaren 29
Koipea

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.