Gizonezko bat atxilotu dute Tolosan, emakume bat bortxatzeagatik

  • Apirilaren 19an izan zen gertakaria, Tolosan, eta biktimak atzo jarri zuen salaketa Donostiako Epaitegian. Ertzaintzak atzo gauean atxilotu zuen erasotzailea eta gaur deklaratu du epailearen aurrean. Gertatutakoa salatzeko elkarretaratzea egingo dute, 19:00etan, Tolosako Plaza Zaharrean.

2017ko inauterietan Tolosako elkarretaratzea. Argazkia: Ataria
Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko apirilaren 27an - 14:58

Eraso matxista baten berri eman du Ertzaintzak, gaur. Pasa den asteko ostegunean, apirilaren 19an, gertatu zen bortxaketa. Tolosako etxebizitza batean izan zen.

Tolosako Udalak "irmoki" salatu du bortxaketa eta "emakumeari zuzeneko elkartasuna eta babesa" adierazi dio. "Indarkeria mota honi aurre egiteko dituen zerbitzuak eta tresnak bere eskura" jarri dituela ere esan du.

Era berean, Tolosako Udalak adierazpen instituzionala onartu du, aho batez, eta Tolosaldeko Emakume Taldearekin eta Mugimendu Feministarekin batera, elkarretaratzea deitu du, gaur arratsaldeko 19:00etarako, Plaza Zaharrean, Indarkeria sexistarik gabeko herri baten alde lelopean. 15 minutukoa izango da eta herritarrei parte hartzeko deia egin die.

Albiste hau Tolosaldeko Atariak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
Materialismo histerikoa
"Mario Lopez" eta "Gernika"

Krimen matxistak, mediatizatzen direnean, emakumeontzat lezio bilakatu ohi dira, eta bizirik badago, biktimarentzat. Nerea Barjola ikertzaileak Alcasserko kasuaren bidez azaldu zigun hori. Eta Nagore Laffageren hilketak ere lezio astun bilakatzeko arriskua izan zuen, lezioa... [+]


Diego Yllanesi ukatu egin diote haren inguruko albisteak ezabatzea

Nagore Laffagen hilketaren harira, Diego Yllanesek ahaztua izateko eskubidea aldarrikatu du. Espainiako Auzitegi Nazionalak eskaerari uko egin, eta erabaki du informazio eta adierazpen askatasuna gailentzen zaizkiola.

 


Epailearen aurrera eraman dute bikotekide ohia giltzaperatu eta eraso egiteagatik atxilotutako gizona

Ertzaintzak jakinarazi duenez, gizonak Gasteizko Alde Zaharreko lonja batean bahituta izan du emakumea zenbait orduz, eta hainbat alditan egin dio eraso. Gizonak urruntze agindua zuen, aurrez egindako tratu txarrak tarteko. Astelehen goizean atxilotu zuen Ertzaintzak, eta... [+]


2024-03-15 | ARGIA
Gizon bati Iruñerriko institutu batean eta saltoki batzuetan emakumeak grabatzea leporatu diote

2023ko urrian jarritako salaketa baten harira, gizonaren etxeko gailu informatiko eta elektronikoak ikertzen ari da Foruzaingoa, eta material horretan aurkitu dituzte institutu bateko emakumeen komunetan egindako grabazioak, eta hainbat saltokitako aldageletakoak. Adimen... [+]


Gasteizen atxilotutako gizona espetxera bidali dute, bikotekidea labankadaz hiltzen saiatzeagatik

Astearte honetan, herritarrek eta erakundeek erasoa gaitzetsi dute udaletxe aurrean egindako elkarretaratzean.


Eguneraketa berriak daude