Lau emakume prostitutari egindako elkarrizketak eztabaida ugari eragin ostean, gizon prostitutu bat elkarrizketatu du Hibai Arbide Aza kazetariak. Hona hainbat pasarte euskaratuta.
Paralel prostitutuak txapero gisa identifikatzen du bere burua, gizonekin baino ez ditu harreman sexualak eta bere hitzetan, "gizonen prostituzioa botere posizio askoz handiagotik egiten da, emakumeenarekin alderatuta, eta hori rol banaketagatik da. Bezeroak ez du gauza bera nahi neska batengandik edo txapero batengandik. Patriarkatuak inposatzen dizkigun rolak direla medio, neska batengan zerbait otzanagoa bilatuko du, delikatuagoa, arretatsuagoa... Baina txaperoez ari bagara, mutilek zerbait bortitzagoa bilatzen dute, harroagoa, txuleskoagoa, boteretsuagoa... Bezeroek tipo gogor bat nahi dute. Zentzu honetan, txaperoa inoiz ez da beldur izango bezeroak joko ote duen".
Bezeroez, estigmaz eta legeztatzeaz
"Txapero askori lan eskubideez hitz egiten diezu eta barrez lehertzen dira. Batetik, ez dutelako zergetan utzi nahi irabazitako diru zati bat. Eta batez ere, askok nahi ez dugun onarpen publikoa ekarriko lukeelako. Estigmarik ez dagoen arren, jarduna klandestinitatean egiten da, hala bilatzen dugu bai guk bai bezeroek. Klandestinitatea ezinbestekoa da mutilon kasuan. Bezero asko eta asko hetero ezkonduak dira eta horiek inoiz ez lukete faktura bat sinatuko (...) Horretan trans-en antza dugu: gure bezero gehienak eskuin kontserbadoreko gizonak dira".
Bestalde, saunan, diskoteka berezietan edo interneteko iragarkien bidez jartzen dira harremanetan txaperoa eta bezeroa, Paralelek dioenez. "Baina kalean ez dago prostituzio maskulinorik, beraz ez du prostituzio femeninoak duen ikusgarritasunik eta ez du haien errepresioa jasaten. Gurea festarekin nahasten da asko, beste testuinguru bat da".
Sandra, Janet, Verónika eta Paula
Joan den ekainean, lau prostituta elkarrizketatu zituen Arbide Azak. Besteak beste, estigmaz galdetu zien. "Beti sentitu naiz ahaldundua eta prostituta aritzeak nire autoestimua sendotu du. Nire buruaz oso seguru nago. Baina aldi berean, puta izatearen estigma bizi izan dut urte luzez", dio Paulak. "Hori da prostituzioaren okerrena: estigma", gaineratzen du Sandrak.
Emakumeen salerosketaz galdetuta, hala dio Sandrak: "Prostituta guztiak salerosketaren biktima garela esateak libreki ari garenon jarduna ikusezin bihurtzea dakar eta akats handia da, benetako biktimak antzeman eta lagundu nahi badira".
"Ea libreki lan egin dudan? –Paulak– Gizarte honek ematen dizun askatasunean. Inork ez du aske lan egiten testuinguru kapitalista honetan. Bizi garen lan, kultur eta gizarte testuinguru honetan, ia inori ez zaio gustatzen egiten duen lana. Nik ez nuen nire burua derrigortuta sentitu, bizimodu lasaia eramateko nuen irteera izan zen".
"Pertsona batek zenbat eta eskubide aitortu gutxiago izan –gaineratzen du Paulak, batez ere etorkinak buruan–, orduan eta errazagoa da hura esplotatzea. Zenbat eta ahulagoak izan, orduan eta errazagoa izango da salerosketaren biktimak izatea. Nik ikusi dudanagatik, klubetan ematen da salerosketa handiena, emakumeak itxita dituztelako".
Sexuaren industria
"Sexuaren industriari aurre egitea da gure helburua, esplotazioa amaitzeko –dio Verok–. Industria pornografikoaz ari naiz, lokalez, burdelez, putetxeez... Beste pertsona batek eskaintzen dituen sexu zerbitzuekin enpresario bat aberasteko sortu den edozein egituraz. Deuseztatu behar dugun patriarkatuaren ondarea da sexuaren industria".
Prostituten eskubideez ere mintzo dira elkarrizketatuak. "Lehenengo gauza da ikusezin dena ikusgarri bihurtzea. Existitzen garela eta langile kolektibo bat garela aitortzea, politikoki ez-zuzena irudituko zaien arren errealitatea delako hemen gaudela: jardutea erabaki dugun emakumeak gara, arrazoiak arrazoi. Arautzeko modu logiko bakarra da langileak aintzat hartzea, bitartekaririk gabe", uste du Janetek.
"Prostituzioa lanbide bat dela aitortu behar dute legeek eta ondorioz lan eta gizarte eskubideak arautu behar dira, gainerako langileekin egiten den moduan", dio Sandrak.
Prostituzioan aritzera behartuta zeuden lau emakume askatu dituzte Donostian eta Gasteizen, eta giza salerosketa leporatu diete operazioan atxilotutako bi emakume eta gizon bati. Biktimen salaketari esker hasi zuen ikerketa Ertzaintzak. Atxilotuak Ertzain-etxera eraman dituzte... [+]
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan 5.158 emakume eta Nafarroan 817 ari dira prostituzioan, orotara 5.975, Espainiako Gobernuaren Genero Indarkeriaren Aurkako Ordezkaritzak emandako datuen arabera. Espainiako Estatuan, 18 urtetik gorako emakumeen %0,56 ari da prostituzioarekin... [+]
Ertzaintzak bi emakume atxilotu ditu Gasteizen, eta hirugarren bat ikerketapean dago, prostituzio-delituak egotzita. Haien klubean aritzen ziren emakumeek esplotazio-baldintzetan lan egiten zuten, Ertzaintzaren arabera.
Ogibidea eta izatea bereizi ezin bizi da Carolina Clemente (Bartzelona, 1985). Sexu langilea da, eta duela hiru urte Donostiara etorri zen lanera eta bizitzera: «Euskaldunok duzuen indarra gustatzen zait, antolatzeko eta protestarako. Nire estigma borrokatzeko inspirazio... [+]
Haien ia biktima guztiak egoera irregularrean dauden atzerritarrak dira, bizirauteko euren borondatearen kontra prostituitu behar izan direnak.
Irailaren 14tik aurrera, bost gizon eta bi emakume epaituko dituzte, talde espainiar-venezuelar bateko ustezko kideak, ustez egunean 24 orduz, astean zazpi egunetan, Donostiako pisuetan “edozein motatako sexu zerbitzuak” ematera behartzen zituzten Venezuelako zazpi... [+]
Puta zikinak liburua sexu langileen baldintza materialez, burutazioez, antolakuntzaz eta problemez mintzo da. Nerea Fillatek eta Hedoi Etxartek, Katakrak argitaletxeko editoreek, Iruñean aurkeztu dute liburua.
Katakrak argitaletxearen Puta zikinak liburuaren kontra oldartu da CAPP Collectif Abolition Porno Prostitution kolektibo feminista Baionan, Elkar liburudendan. Juno Mac eta Molly Smith idatzi liburuaren azalak urratu eta "Prostituzioa: bezeroak, bortxatzaile... [+]
Prostituzioan aritzen diren emakumeen kezka, behar eta arazoen inguruko azterlana egin dute Irunen, udalak eskatuta. Dagozkien eskubideak eskuratzeko zailtasunak dituztela agerian geratu da, eta eskubiderik ezak diskriminazio ugariren biktima izatera zigortzen dituela... [+]
Sexu-lanaren gaineko eztabaida pil-pilean dago berriro ere mugimendu feministaren barruan. Batzuek iritzi argiak dauzkate, beste batzuek ez dakite oso ondo nola kokatu. Lynzi Armstrong ikertzailea Donostian izan zen azaroan bere azken liburua aurkezten, eta haren azalpenak... [+]
Euskadiko prostituzioari buruz Emakundek argitaratu duen azken txostenak emakumeengan jarri du arreta berriro, eta negozioa mugitzen duten enpresaburuen papera gutxietsi du. La trata de mujeres y niñas con fines de explotación sexual en Euskadi: necesidades y... [+]
Etxeko langileak gainontzeko langileekin parekatzen dituen legea egiteko asmo dagoela txalotu zuten Madrilen, Espainiako Parlamentuan. Han zeuden langileek esan zutenez, urteetako borroka aldarrikatzeko jo zituzten txaloak. Erabakia oraingoz konpromiso bat da, lege bihurtzeko... [+]
300 euroren truke proxeneta bati saldua izan zen Amelia Tiganus (Galati, Errumania, 1984), 18 urte zituela. Bost urtez prostituzioan aritu zen klubez klub eta Gipuzkoako putetxe bat izan zen ibilbide hartako azkena. Tolosaldean bizi da geroztik. Egun, prostituzioaren... [+]
1977ko azaroaren 9an, María Isabel Velasco Gutierrezen gorpua aurkitu zuten Basauriko presondegiko ziega batean, kiskalita. 23 urte zituen. Istripua, arduragabekeria edo hilketa izan ote zen argitzeko dago oraindik. Velascoren kideek
–Bilboko Gorte kaleko... [+]
Proxeneta eta prostituzio kontsumitzaileei isun handiagoak jartzea du helburu legeak.