Gizonek ez dute entzuten


2026ko martxoaren 7an - 07:00
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Gizonek ez dute entzuten. Ez dugu entzuten. Gizon askok askotan ez dugu entzuten. Ez daitezela haserretu orokorrean entzuten ez dutenak, baina batzuetan bai, eta justu orain entzutea tokatzen zaie. Beno, haserretu daitezela. Izan ere, gizonek ez dute entzuten.

Gizonek ez diete beste gizonei entzuten. Gizonek beste batzuei ere entzuten diete batzuetan. Askotan gizon askok ez diegu beste gizonei entzuten. Beren buruari ere entzuten ez badiote. Batez ere ez dute beren burua entzuten. Ez diot neure buruari entzuten, zuri entzungo dizut. Ez naiz ni ere ulertzen, zuk ulertuko didazu, hain memeloa izanda. Gizonek ez dute entzuten.

Gizonek ez diete emakumeei entzuten. Ez diegu emakumeei entzuten. Gizon askok askotan ez diegu emakumeei entzuten. “Ez” hitzak “agian” esan nahi du, “agian” hitzak “bai” esan nahi du, eta “bai” hitza... bizitzan entzun ez duten gizon asko daude. Ez dugu entzun. Gizonok ez baitugu entzuten.

Gizonok ez diegu emakumeei entzuten. Gizonok ez diegu beste gizonei entzuten. Geure buruari ere ez diogu entzuten. Gizonok ez dugu entzuten.

Gizonek ez dute entzuten.

Vicente "Bixen" Carrasco

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Irakurri gehiago: Irakurleen gutunak Iritzia
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.