Gizonezko bat hil da Lizarran, indarkeria matxistagatik salatua izan eta Poliziarengandik ihes egitean

  • Laugarren pisuko leiho batetik erorita hil da. Foruzaingoak ikerketa abiatu du heriotza ikertzeko. Emakumea bere bikotekide ohia zen eta urruntze agindua zuen, gizonezkoak aurrekariak baitzituen eraso matxistak egiteagatik. 


2026ko abuztuaren 5ean - 12:27
Nafarroako Foruzaingoak ikerketa abiatu du gizonezkoaren heriotza ikertzeko. Nafarroako Gobernua
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

53 urteko gizon bat hil da Lizarran (Nafarroa), bart goizaldean, asteartean, Santiago plazako etxebizitza bateko leihotik erorita. Iturri ofizialen arabera, Poliziarengandik ihesi zihoan, ustez indarkeria matxista egiteagatik salatua izan ostean. 

Lizarrako Udaltzaingoak azaldu duenez, asteartean 02:00ak aldera, Nafarroako SOS Deien abisua jaso zuten Santiago plazako etxebizitza batean indarkeria matxistako erasoa gertatzen ari zela. Erasotua izaten ari zen emakumeak egin zuen deia. 

Udaltzaingoa etxebizitzara bertaratu zenean, gizonezkoak ihes egin zuen eta beste etxebizitza batera pasatzen saiatzean, lehiotik erori eta hil egin zen. Diario de Noticias de Navarra egunkariak jaso duenez, erasotzailea emakumearen bikote ohia zen eta urruntze agindua zuen, indarkeria matxista egiteagatik. Lehen datuak dira, Foruzaingoak ikerketa abiatu baitu heriotza ikertzeko.


Indarkeria matxista kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...