Giro ederrean ospatu da beste behin Urola Kostako udazkeneko azoka ekologikoa

  • Ostiral arratsaldetako baserritarren ohiko azokarekin bat eginez antolatu dute aurtengo hitzordua, eta orotara 25 ekoizle baino gehiagok parte hartu dute. 

25 ekoizlek baino gehiagok parte hartu zuten ostiralean Azpeitian egin zen Azoka Ekologikoan. ELIKAGUNEA

2026ko azaroaren 4a - 07:23
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Elikaguneak eta Biolur elkarteak antolatuta, joan den ostiralean azoka berezia izan zen Azpeitian. Ostiral arratsaldetako baserritarren ohiko azokarekin bat eginda, 25 ekoizlek baino gehiagok jarri zuten postua Azoka plazan. Horien artean ziren Urola Kosta eskualdeko ekoizleak, zein Euskal Herriko txoko desberdinetatik heldutakoak. Guztien artean askotariko produktuak eskaini zituzten bertaratu zirenen gozagarri: pasta, barazkiak, esnekiak, ogia, gozoak, kontserbak, loreak, txerrikiak, eztia, zukuak, txakolina, sagardoa.

Azokarekin batera, zuzeneko sukaldaritza saioa egin zuten Koxinaturen eskutik, eta Aralarreko moxal haragi hanburgesatxoak dastatzeko aukera izan zuten herritarrek. Etxeko txikienek ere izan zuten tokia Azoka Ekologikoan. Izan ere, Ametsen Txokoarekin eskulanak egiten aritu ziren, eta Kalaka Jokuekin zurezko materialarekin aritu ziren jolasean. 


 Azpeitiko Azoka Ekologikoan postua jarri zuten ekoizleak:

    Aginondo (ogia eta gozoak), Beizama.
    Aikur (eztia), Urretxu (Gipuzkoa).
    Ana Muñoa (fruitu txikiak), Zegama (Gipuzkoa).
    Ane Gorosabel (loreak), Arrasate (Gipuzkoa).
    Artotxiki (lekale eraldatuak), Lizarra (Nafarroa).
    Berroseta (barazkiak), Azkoitia.
    Daonaz (baratxuri beltza), Amoroto (Bizkaia).
    Ekain sagardoa (sagardoa eta zukua), Zestoa.
    Errezilgo ogia (ogia eta kontserbak), Errezil.
    Erribera (ardi gazta eta barazkiak), Azkoitia.
    Etxearreta (barazkiak), Azpeitia.
    Iruretxiki (ogia eta gozoak), Errezil.
    Korta (barazkiak), Azkoitia.
    Larreta (behi esnekiak), Orendain (Gipuzkoa).
    Lurki (barazkiak), Errezil.
    Oihanart (txerrikiak), Ibarrola (Nafarroa Beherea).
    Olaberri baserria (behi esnekiak), Azpeitia.
    On Ein kontserbak (kontserbak), Hernani (Gipuzkoa).
    Pikunieta (ardi gazta), Antzuola (Gipuzkoa).
    Sakona etxaldea (barazkiak), Azpeitia.
    Solaka (ogiak eta gozoak), Errezil.
    Unanue (sagardoa eta zukua), Azpeitia.
    Urkizahar (txakolina), Beizama.
    Zituena (pasta), Errenteria (Gipuzkoa).
    Zumeta (barazkiak), Azkoitia.


Agroekologia kanalean gehiago
2026ko urriaren 19
EHKO zigilu agroekologikoa aurkeztu dute
Ongi-etorri, mantangorri

2026ko ekainaren 10
UEUren jardunaldia ekainaren 19an
Politika publikoekin nola bultza elikadura burujabetza?

Eguneraketa berriak daude
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.