Gipuzkoako zahar etxeetako langileek itxialdia hasi dute Donostiako Emakumeen Etxean

  • Gipuzkoako zahar egoitzetako eta eguneko zentroetako 5.000 langile inguru greba egitera deituta zeuden 26 eta 27rako, ELA sindikatuaren eskutik. Lehenengo greba egunean, manifestazioa egin dute langileek Donostian, baita Okendo kaleko Emakumeen Etxera joan eta bertan itxialdia hasi ere, sindikatuak jakinarazi duenez, “babes soziala lortzeko eta gatazkan Gipuzkoako Foru Aldundiaren berehalako esku hartzea eskatzeko”.


2026ko otsailaren 27an - 07:00
Gipuzkoako zahar etxeetako langile batzuek itxialdia abiatu dute Emakumeen Etxean. ELA
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Salatu dutenez,”hitzarmenaren negoziazioa erabat blokeatuta dago, patronalek proposamenik egin ez dutelako”. Aldiz, langileek ehun greba egun baino gehiago egin dituzte dagoeneko: “Foru aldundiak Gipuzkoako erresidentzia eta eguneko zentroen sektorea pribatizatu izanak lan baldintzen zein zerbitzuaren kalitatearen etengabeko narriadura ekarri du. Prekaritatea handitzen ari da: plantillaren ia erdiak borondatezkoak ez diren lanaldi partzialak ditu, eta langileek urtean 10.000 euro gutxiago kobratzen dute lan bera egiten duen langile publikoekin alderatuta”.

Horrela, honakoak dira langileen “eskaera nagusiak”: “%100eko lanaldiak bermatzea eta soldata arrakala amaitzea”. “Sindikatuak uste du foru gobernuak bultzatzen duen zaintza eredua genero diskriminazioan oinarritzen dela, eta Martxoaren 8a gerturatzen ari den honetan, diputatu nagusia den Eider Mendozari, berdintasunaren inguruko diskurtso instituzionala praktikara eramateko eskatu dio”.


Langile borroka kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...