Gipuzkoako odol bankuko langileak greban daude, lan-hitzarmen berria eta garapen profesionala eskatzeko

  • Martxoaren 30etik apirilaren 2ra greba egingo dute Gipuzkoako Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroko langileek, lan-hitzarmen berria adostu eta langileen garapen profesionala bermatu dadila eskatzeko.


2026ko martxoaren 30ean - 10:44
Azken eguneraketa: 2026-03-31 09:54
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

"Gogotik saiatu gara elkarrizketa eta negoziazioaren bidez ekiten, eta pazientzia handia erakutsi dugu. Baina enpresaren partetik ez dago borondate errealik gure aldarrikapenez hitz egiteko. Langileak gara, bai, ez bolondresak". Hala azaldu dute Gipuzkoako odol bankuko langileek grebara joko dutela iragartzen duen oharrean.

Martxoaren 30ean eta 31n eta apirilaren 1ean eta 2an egingo dute greba Gipuzkoko Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroko beharginek.

Azaldu dutenez, lan-hitzarmena berritu gabe dute 2013tik eta enpresak duela urtebete hura negoziatzeko borondatea azaldu bazuen ere, "ez du bete" hitz emandakoa. Hala "nazkatuta eta kezkatuta" azaldu dira eta ezinbestekotzat dute lehenbailehen negoziazio mahaia eratzea.

Lan-hitzarmenaren aldarrikapenaz gain, langileen garapen profesionalaren deialdia betetzea ere eskatzen dutela azaldu dute, tartean badagoelako hainbat langileri eragiten dien sententzia judizial bat, eta hortik kanpo garapen profesionalaren deialdia ezartzea dagokien langile gehiago ere. Euren ustez zentzuzkoa da lan-hitzarmen berriaren negoziazioa "baliatzea" gai horri eusteko.

"Enpresari eta Osakidetzari arduraz joka dezatela eskatzen diegu", esan dute. Grebarekin batera mobilizazioak egingo dituztela ere iragarri dute, bai Donostiako Antigua auzoan duten egoitzan, bai Donostiako Ospitalearen aurrean ere.


Langile borroka kanalean gehiago
2026ko martxoaren 18
Betikoak

2026ko martxoaren 18
Goizean argi
Olatu urdina

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.