ARGIA.eus

Bultza kazetaritza independentea

Bilduk agintzen duen Gipuzkoako 34 herritan atez ateko hondakin bilketa martxan jarriko dute

  • 15:00 Eugenia Arrizabalaga EAJko Gipuzku Buru Batzarreko bozeramaileak gaur eguerdian adierazi du Bilduk "modu autoritarioan" ezarri nahi duela atez ateko sistema, eta ez duela herritarren parte hartzea aintzat hartu. Atez atekoari buruz, Arrizabalagak esan du sistema horrekin gehienez ere %80 birzikla daitekeela (eta ez %90, Bilduk esan bezala), eta beste %20ak ezin ordainduko kostua lukeela. (Iturria: Berria.info)


2012ko otsailaren 23a - 00:00
Azken eguneraketa:2015-03-03 13:51:30

09:00 Gipuzkoako 34 udalerri gehiago 2013an beren hiri hondakinak Atez Ate gaika biltzen hasiko dira, atzo prentsaurreko batean Oñati eta Lezoko alkateek jakitera eman zutenez. 34 herriotan gehi dagoenekoz Atez Ateko bilketa darabilten Usurbil, Hernani, Oiartzun eta Antzuolakoak batuta, 2013 bukatzerako hamar gipuzkoarretatik kasik lauren etxeetako hondakinak kudeatuko dira sistema horrekin. Gaur hasi eta ondoko asteetan udal bilkuretan gaia landuko dute udalotan.

Gaur Legorretako udal batzak aztertu eta erabakiko du hondakin bilketa sistemaren aldaketa. Otsailean eta martxoan Lezo, Billabona, Zizurkil, Bergara, Astigarraga, Segura, Zestoa, Anoeta, Irura, Legazpi, Ormaiztegi, Lazkao, Oñati eta Zumaian egingo dute gauza bera; apirilean Berastegi, Zaldibia, Asteasu, Alegia eta Azpeitian; maiatzean Ibarra, Tolosa, Mutriku, Ataun, Mendaro, Eskoriatza, Aretxabaleta, Pasaia eta Zarautzen; eta ekainean Ordizia, Deba, Arrasate, Orio eta Getarian.

Gaur egun Usurbil, Hernani, Oiartzun eta Antzuolan dago atez atekoa —laurak Gipuzkoan—, eta Bilduk adierazi du oso gustura dagoela. "Beste sistemekin %25 birziklatzen da eta atez atekoarekin %90. Zaborra kontrolik gabe sortu izan dugu eta atez atekoa da gaurko sistemen alternatiba bakarra", esan dute Bilduren izenean Ainhoa Zabalo Lezo alkateak eta Mikel Biain Oñatikoak.

Alkateok esan dute herri horiek guztiak Zero Zabor estrategian murgilduko direla, horrela etenez azken urteotan "Gipuzkoako ingurumena eta gipuzkoarron osasuna arriskuan jartzera eraman gaituen inertzia". Herritarrengan konfindantza dutela esan zuten, hondakinak murrizteaz gain sortutako gehienak birziklatzea lortuko dutela, tartean hondakin organikoaren konpostaketa sustatuz, eta Gipuzkoarako aurreko legealdietan aurreikusita zegoen Errauste Plantaren beharrik ez dela izango.


Antzuola kanaletik interesatuko zaizu...
2021-11-17 | Irulegiko Irratia
Aiherra-Antzuola eguna egin dute bi urteko geldialdiaren ostean

Bi urtez deus antolaturik geroz, berriz bildu ziren Aihertarrak eta Antzuolarrak azaroaren 13an, Antzuolan.


Los Angeleseko artzapezpikuak euskal apaiz pederasta baten mezetako abestiak kantatzea debekatu du

AEBetako artzapezpiku barrutiak debekatu egin du Cesareo Gabarain apaiz hernaniarraren abestiak mezetan kantatzea, berrikitan jakin ondoren sexu-abusuengatik salatua izan zela 1978an eta Elizak salaketa horiek ezkutatu zituela.


Eukaliptoa eta bioaniztasunarentzat kaltegarriak diren gainontzeko landaketak saihestearen alde egin du Antzuolako Udalak

Antzuolako Udalak, Eukaliptoa, eta lurrarentzat zein bioaniztasunarentzat kaltegarriak diren gainontzeko espezie guztien landaketak saihesteko, bere esku dagoen guztia egiteko konpromisoa hartu zuen astearteko ohiko osoko batzarrean.


2019-09-29 | Garazi Zabaleta
Baserrira bisita bertsolariekin

2017ko urte bukaeran eman zuen ezagutzera Baserriko Uzta egitasmoa EHKOlektiboa elkarteak: urtaro bakoitzean Euskal Herriko baserri ekologiko eta txiki banatan kontzertuak iragarri zituzten orduan. Kulturaren eta musikaren bidez baserrietako ateak zabaldu eta beren errealitatea... [+]


2019-07-04 | Goiena
Antzuolako Mairuaren Alardeak emakumezko kapitaina izango du lehenengoz

Lehenengoz, Antzuolako Mairuaren Alardeak emakumezkoa izango den kapitaina izango du. Izan ere, erretiroa hartuko duen Jose Angel Arbulu, Edurne Iturbek ordezkatuko du. Iturbek, danbor-jotzaile zein fusilari postuetan ere parte hartu du 2009an alardea berritu zenetik.


Eguneraketa berriak daude