Emakumeak borrokan

Erdira jaitsiko du euskarazko hedabideetako publizitate instituzionala Gipuzkoako Aldundiak

  • Gipuzkoako Foru Aldundiak 700.000 euro bideratuko ditu hedabideetako publizitate instituzionalera. Diru kopuru horren herena zuzenduko dute euskarazko hedabideetako publizitate instituzionalera: 235.000 euro.

Ane Urkola Agirrezabala @irrikaz
2016ko apirilaren 25a

2015eko aurrekontuarekin alderatuta, erdira jaitsiko du euskarazko hedabideetako publizitatea –568.702 eurotik 235.000 eurora–, El Mundo egunkariak argitaratu duenez.

Markel Olano Gipuzkoako Diputatu Nagusiak adierazi du neurri horren arrazoiak direla “herrialdeko hedabideen errealitate anitzari erantzutea” eta “ahalik eta biztanle gehien informatzeko erantzukizuna betetzea”.

Publizitate instituzionalaren %15 euskaraz egiteko eskaria

EITBko medioetan agertzen diren iragarkiak aintzat hartu gabe, euskarazko hedabideetan agertzen den publizitate instituzionala %3-koa dela adierazi du Jon Azkue PSE-EEko legebiltzarkideak.

“Urritzat” jo du portzentaje hori, eta azaldu du legearen arabera euskara lehenetsi behar dela publizitate instituzionalean.

Legeak ezarritakoa “bete” behar dela adierazi du, eta Eusko Jaurlaritzari eskatu dio publizitate instituzionalaren %15 euskaraz egin dezala.

Hain zuzen, 2010ean Gipuzkoako Batzar Nagusiek sinatutako akordioa ekarri du gogora. Akordio horren arabera, publizitate instituzionalera bideratutako zenbatekoa %15ekoa izan beharko luke.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!


Gipuzkoako Foru Aldundia kanaletik interesatuko zaizu...
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude