Gipuzkoako aldun nagusiak Larraulgo hezkuntza zerbitzua 12 urtera artekoa izan dadila eskatu dio Hezkuntza Sailari

  • Martin Garitanok babesa eskaini zien atzo Eskola Txikien mugimenduari eta Larraulgo (Gipuzkoa) eskolari, atzo bertara egindako bisitan. Eskola Txikien 25. Festa ospatuko da bertan ekainaren 3an, eta horren harira eskola ezagutzeko aukera izan zuen, udal, eskola eta guraso ordezkariek lagunduta. Zigor Etxeburua Euskara Zuzendariak azpimarratu zuen "herri txikiak euskararen harnasgune" direla, eta horregatik biziki dela garrantzitsua "herri hauetan bertako eskolak izatea".


2012ko maiatzaren 16an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:03
Martin Garitano Larraulgo ikasle, irakasle, guraso eta udal ordezkariekin.

Goizeko 10:00etan plazan egin zieten Garitano eta Etxeburuari harrera Eskola Txikien Koordinakundeko Mikel Olanok, Larraulgo alkate Xabier Mujikak, lau zinegotzik eta Larraulgo Guraso Elkarteko  kideek. Elkarrekin egin zuten umeen mundurako bidaia: Haurreskolan duten espazio zabala eta zaintza ia esklusiboa ikusi zuen lehenik Martin Garitanok. Eskolumeen txanda iritsi zen gero; 2tik 8 urtera arteko haurrak biltzen dituzten 3 gelak bisitatu zituen eta irakasleek azaldu zizkieten eskola txikien ikaskuntza ezaugarri batzuk: txikiek handiengandik ikasten dutela eta handiek irakasle rola betetzen dutela. Eskolako baratzean aldatu berri diren letxu eta gainerakoak ikusi eta hurrengo ikasturtean konpost ontzia jartzeko proiektua dagoela jakinarazi zieten gurasoek. Gela barruko errealitatea ikusteaz batera, bertako hezkuntza zerbitzuaren berri ere jaso zuen Garitanok: 12 urtera arte bertan eskolatzeko prest daude gurasoak (25 ikasle daude 2tik 8 urtera) eta azpiegiturak Udalak jartzen eta mantentzen ditu. Legearen eskakizun denak betetzen ditu Larraulek, aldiz, 8 urtera arteko baimena soilik eman die egungo Hezkuntza Sailak (Asteasuko Pello Errota ikastetxeko gela izaerarekin), aurreko Eusko Jaurlaritzak Larraulen 12 urtera arteko eskola propioa izateko hartu zuen agindua hautsiz.

"Herriaren bihotza", "euskararen harnasgune"

Udaletxeko Areto Nagusian egindako agerraldian, Martin Garitanok azaldu zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak herri txikien aldeko apustua egiten duela, "Gipuzkoan herri txiki asko izanik lurralde orekarako hauek garatzea beharrezko baita". Eta baieztatu zuen "eskolak direla herri hauen bihotza" eta horregatik dela oinarrizkoa hauek mantentzea. "Horregatik, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza arduradunei eskatzen diet Larraulen 12 urtera arteko zerbitzua eman dezatela" bukatu zuen.

Mikel Olano Eskola Txikitako Gurasoen Koordinakundeko Lehendakariak biziki eskertu zuen Foru Aldundiak emandako laguntza: "Babestuak sentitzen gara. Ez dira garai errazak eta Aldundiarekin elkarlanean aritzea da gure nahia" gehitu zuen.

Xabier Mujika Larraulgo alkateak ziurtatu zuen "Udalak eta gurasoek argi dugu Larraulen 12 urtera arteko zerbitzua dagokigula, legeak jartzen dituen baldintza guztiak betetzen ditugulako. Eta hori lortu arte lan egingo dugu, kosta ahala kosta". Ekainaren 3an Larraulgo festan parte hartzeko gonbidapena luzatu zuen.

Zigor Etxeburua Euskara Zuzendariak azpimarratu zuen eskola txikiak euskararen biziraupenerako estrategikoak direla, "Larraulen eta herri txikietan bertako eskola edukitzea ona da herri hauentzat, baina baita hirientzat eta Euskal Herri osoarentzat ere, euskarari harnasa ematen baitiote".

Larraulgo guraso Estitxu Eizagirrek azaldu zuen Eusko Jaurlaritzak festa antolatzeko urtero ematen zuen 10.000 euroko dirulaguntza ukatu diela, eta festa aurrera atera dela Gipuzkoako Foru Aldundiak urteroko laguntza mantendu izanari esker, gainerako babesleekin eta herritarren laguntzarekin batera. Aurreratu zuen festa arrakastatsua izango dela espero dutela eta emaitza ekonomikorik utziko balu, 12 urtera arteko zerbitzua lortzeko eta azpiegiturak osatzeko erabiliko dela.


Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude