Gipuzkoa azaro honetan hasiko da Zubietako erraustegiaren 2055a arteko zorra ordaintzen

  • Jose Ignacio Asensio foru diputatuak adierazi duenez, GHK Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoak hilabete honetan sinatuko du Ekondakin enpresa talde pribatuarekin Zubietako erraustegiaren abiatze ofizialaren mugarria izango den agiria eta sinatze horretatik abiatuko da 35 urte iraungo duen ordainketa: 2055a arte gipuzkoarrek urtean 23 eta 31 milioi euro arteko faktura ordainduko dute, 1.085 milioi osatu arte.


2020ko azaroaren 20an - 08:05
Jose Ignacio Asensio Ingurumen diputatua, Zubietako erraustegira egindako bisita batean. (Argazkia: EITB)

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ingurumen Sailak azaroaren 21etik 29ra antolatutako Hondakinen Prebentzioaren Europar Astea aurkezteko, azaroaren 19an egin duen agerraldian Zubietako azpiegituren funtzionamendua hartu du ahotan Jose Ignacio Asensio arlo honetako foru diputatuak, Usurbilgo Noaua kazetak jaso duenez.  "Ingurumen baimen bateratua eskuratu zenetik, azpiegiturak normaltasun osoz funtzionatzen ari dira, ehuneko ehunean", zehaztu du Asensiok. Azken tramite administratibo bat gauzatzea baino ez omen zaie falta; funtzionamendu hasierako akta onartu eta sinatzea eta hori hilabete honetan, azaroan, egitea espero du diputatuak.

Kontratuaren berme eta baldintza guztiak betetzen direla egiaztatu behar ditu Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioren teknikari eta zuzendaritzak txosten baten bidez. Hau egiteko Asensioren esanetan, ingurumen baimen bateratua eskuratu eta planta ehuneko ehunean martxan izan arte itxaron beharra zegoen.  Akta hau sinatuta, Zubietako erraustegia ustiapen fase betean sartuko da, Asensiok iragarri duenez, eta "horren ondoren, gure asmoa inaugurazio edo aurkezpen bat egitea da".

Albistea erraustegiaren operazio osoaren testuinguruan kokatuz, Naiz hedabideak dio GHK Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoak azaro amaierarako Ekondakin enpresa talde pribatuarekin sinatuko duen agiria izango dela  Zubietako erraustegiaren abiatze ofizialaren mugarria: sinatze horretatik abiatuko da 35 urte iraungo duen ordainketa: 2055a arte gipuzkoarrek urtean 23 eta 31 milioi euro arteko faktura ordainduko dute, 1.085 milioi osatu arte lehen estimazioen arabera. Ekondakin Energia y Medioambiente elkartea honako enpresok osatzen dute: Meridiam Investments (%50), Urbaser (%46), Construcciones Moyua (%1), Construcciones Murias (%1), Altuna y Uría (%1) eta LKS Mondragon (%1).

Asensio foru diputatua Hondakinen Prebentzio Astea aurkezten azaroaren 19an. (Argazkia: Gipuzkoako Foru Aldundia)

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gipuzkoako erraustegia
Jaurlaritzak ez zuen Zubietatik Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioaren berri

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak ez zuen Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioari buruzko informaziorik; hala dio Eusko Legebiltzarrera igorritako dokumentazioan. Gipuzkoako erraustegia kudeatzen duen Ekondakinek lixibiatuak bidaltzen jarraitu zuen, Ecofert enpresak... [+]


2024-01-30 | Uriola.eus
Zorrotzara iritsiko diren lixibiatuak jo-mugan

Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak komunikatu bat eskaini du Gipuzkoako erraustegiko lixibiatuak Zorrotzara bidaltzeko asmoaren inguruan.


2023-11-17 | Irutxuloko Hitza
GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiaren ikuskaritza bat eskatu du batzar nagusietan

GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiarekiko duten jarrera ukatzailea aurpegiratu zieten foru agintariei asteazkenean Gipuzkoako Batzar Nagusietan egindako agerraldian. GuraSOSen bozeramaile eta abokatu Joseba Belaustegik azaldu zuenez, egungo arazoen aurrean beste alde... [+]


Jose Ignacio Asensio ikerketapean dago, ingurumenaren aurkako ustezko delitu batengatik

Ingurumenaren aurkako ustezko delitu bat egin ote duen eta dokumentuak faltsutu dituen ala ez ikertzeko eskatu du Gipuzkoako Fiskaltzak, GuraSOS elkarteak jakinarazi duenez.


Sutea piztu da berriz Zubietako erraustegian

Donostiako suhiltzaileek jakinarazi dutenez, erraustegiko biolehortze-plantan gertatu da ezbeharra.


Eguneraketa berriak daude