"Gertatu zena objektiboki azaleratu nahi dugu, testigantza askorekin gizarteratu"


2016ko martxoaren 23an - 10:25

32 urte bete dira Pasaiako segada gertatu zenetik. Francoren heriotzaz geroztik, poliziak egin duen estatu krimenik odoltsuena izan zen Pasaiakoa. Lehen tiroketan, Jose Mari Izpura eta Pedro Mari Isart hil zituzten, ondroren, Rafael Delas eta Dionisio Aizpuru atxilotu eta fusilatu zituzten toki berean.

Hori guztia kontatzeko Pasaiako segadaren nondik norakoak bilduko dituen dokumentala grabatzen hasiko dira Oinatzak Produkzioak taldeko kideak. Aurreko astean aurkeztu zuten proiektua Yuri Agirrek eta Xabier Otamendik, eta biei elkarrizketa egin diete Info7 irratiko Kalegorrian saioan.

Elkarrizketa hau Info7k argitaratu du. CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Oroimen historikoa
Angel Egaña gudariaren gorpuzkiak ekarriko dituzte igandean Arrankudiaga-Zollora

Udalak jakinarazi du herrian bertan egingo diotela omenaldia apirilaren 28an. Igande honetan, aldiz, beste 198 fusilaturekin batera omenduko dute Valladoliden, baina ez dute hango memorialean hobiratuko.


Iruñeko Erorien Monumentua: eraitsi ala eraldatu?

Iruñeko Erorien Monumentuarekin zer egingo da? Hori da legealdi honetako gai izarretakoa Hiri Buruzagian azken asteetan. Asteazken honetan, Joseba Asiron alkateak kazetarien aurrean jakinarazi duenez, legealdi honetan emango zaio irtenbidea gaiari eta herritarrek... [+]


'Oroibidea', memoria historikoaren erreferente digitala 23.000 biktimaren datuekin

Nafarroako Gobernuak Espainiako Gerra Zibilaren eta frankismoaren artxibo digitalaren plataforma, Oroibidea, gaurkotu du eta bildutako errepresaliatuen testigantzak laukoiztu dituzte.


Eguneraketa berriak daude