Geltoki: ekonomia solidarioa, elikadura subiraua eta kultura alternatiboa sustatzeko gune

  • Autobusentzako gunea zen garai batean 'Geltoki' bilakatu da orain. Larunbatean zabaldu zituen ateak eta garai bateko leihatilak denda bilakatuta daude. 

Euskalerria irratia @fm983irratia
2018ko ekainaren 11

Ekonomia solidarioa, elikadura subiraua eta kultur alternatiboa sustatuko dituzte Geltokin. Autobusentzako gune izan da urte askoan Iruñean eta beste aukera bat emanen zaio orain: leihatilak zeuden tokian dendak izanen dira orain, adibidez. La Estellesa eta la Montañesaren tokian elikagai ekologikoak izanen dira, Baztanesan eta Veloz Sanguesinan artisautza izanen da salmentan eta Roncalesan ludoteka bat izanen da. 

Larunbatean zabaldu zituen ateak Geltokik. Aukera asko daude bestelako ekonomia batean parte hartu nahi dutenentzat. Ekonomia solidarioa bultzatu eta sustatu nahi dituzte.

 

 

 

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.

 

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!


Ekonomia eraldatzailea kanaletik interesatuko zaizu...
2018-11-05 | ARGIA
"Herri hutsak biziberritzen" nazioarteko konferentzia burutuko da Iruņea eta Lakaben

Azaroaren 8tik 11 bitartean –datorren ostegunetik igandera arte– Iruñea, Lakabe eta Artidean burutuko da "Herri hutsak biziberritzen" nazioarteko lehen konferentzia. Bertan bildu eta aurkeztuko dira abandonatuta edo hustear zeuden herriak nekazaritza ekologikoaren, lekuko enpleguaren eta autokudeaketaren bitartez biztanle berriz arnasberritzeko Nafarroan, Espainiako estatuan eta mundu osoan egiten diren ahaleginak.

 


Doughnutaren ekonomia

Doughnut esanda, Simpson zaleek  Homer edo Wiggum polizia ikusiko dituzte erroskillak irensten. Telesail eta film estatubatuarretan oso errepikakorra da donutsa, alferkeria eta sabel borobilduaren irudia.

Kate Raworth ekonomialariak irudi honekin apurtu du ustekabean. Berariaz, ekonomia neoliberalaren irudi klasikoa irauli du: etengabeko Barne Produktu Gordinaren (BPG) hazkundea irudikatzen duen goranzko grafikoa borobildu egin du, donuts itxura emanaz. Oxford Unibertsitatean irakasle... [+]


2018-10-19 | Iņigo Igartua
Abaigarko euskal udalekuetako egoitza eraberritzeko abalisten bila ari dira

Proiektuko kideek bilera antolatu dute ostiral honetarako urriak 19, Hernaniko Biteri kultur etxean. Bertan, abalista berri posibleei eraberritze lanen inguruko informazioa eskainiko zaie.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude