Gehiengoari kendu…


2021eko uztailaren 26an - 10:19
Azken eguneraketa: 12:19

Ikastolako jolastokian, haur guztiak ibiltzen ziren batera eta bestera, batzuk jolasean, baloiarekin korrika, eta beste batzuk elkarren ondoan, zutik edo eserita, lasai, hizketan. Arazoak izaten hasi ziren beren artean, baloiarekin ibiltzen zirenak gero eta toki gehiago hartzen zutelako. Gaia ikasgeletara eramanda, berehala ikusi zuten haurrek jolastoki hura denena zela eta denek zeukatela bertan gustuko zutena egiteko eskubidea. Eta erabaki bat hartu zuten: Jolastokia antolatu egin behar zen, arauak ezarri eta errespetatu.  Ikasleen harridurarako ordea, zuzendariak zera erabaki zuen, jolastokia baloiarekin ibiltzen zirenentzat soilik izango zela. Orduan ikasi zuten haur haiek zer den pribilegioa…

Gure hirian ere, horretan gaude. Orain arte guztiok erabil genezakeen eremu bat hesitu egin dute eta gutxi batzuk bakarrik ibili daitezke bertan. Hau da, guztiona zen eremu bat gutxi batzurena bihurtu dute. Zergatik? Bertan praktikatzen den aktibitate batek arriskua sor dezakeelako besteentzat. Hori da Donostiako kaiarekin egin dutena.

Hasiera batean, eskailera guztiei atea jarri zieten. Jada ezin haurrekin joan, txalupak hurbiletik ikustera, kaia bizitzera. Irekita geratu ziren azkeneko bi eskailerak ere itxi zituzten eta orain, Aquarium aldeko arrapala ere betirako kendu nahi digute.

Ikastolako jolastokia baloiarekin ari ez direnentzat itxi?! Balonazoengatik?!

Errazena debekatzea da, baina ez zuzenena. Eta oraindik okerragoa dena, batzurentzat bakarrik debekatzea. Gauzak antolatzea da egoerak eskatzen duena, ez pribilegiatuak sortzea. 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude