Gehiengo sindikalak bertan behera utzi du Renfeko greba, ministroarekin negoziaketak hasi ostean

  • Hiru eguneko greba zuten deitua sindikatuek, baina Espainiako Gobernuarekin aurreakordioa hitzartuta, bertan behera utzi du deialdia gehiengo sindikalak (CC. OO.-k, UGT-k eta makinisten Semaf-ek). Asteartean, ordea, grebarekin jarraitzeko deia zabaldu dute CGT, SF-Intersindical eta Alferro sindikatuek.


2026ko otsailaren 9an - 17:40
Azken eguneraketa: 2026-02-10 09:54
Bertan behera gelditu da sindikatuek deituriko tren greba. Ricardo Ricote Rodríguez from Madrid, España (CC BY-SA 2.0)
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Otsailaren 9tik 11ra bitarte zuten deitua greba trenbide sektorean CCOO, UGT eta Semaf sindikatuek. Oscar Puente Espainiako Garraio Ministroarekin egindako azkeneko bileratik akordiorik gabe amaitu ostean deitu zen lanuztea, lan gatazkari irtenbidea emateko asmorekin. Astelehenean ministroarekin izandako bileraren ondoren, ordea, bertan behera utzi dute greba deialdia aipatu sindikatuek, trenbide eredua aldatzeko eta segurtasun estandarrak berreskuratzeko negoziaketak ireki baitituzte ministroarekin. Asteartean, beraz, ez dute grebara deitu; deiari eutsi diote, ordea, CGT, SF-Intersindical eta Alferro sindikatuek osatzen duten gutxiengo sindikalak.

Eremu pribatu eta publikoko 34.000 langile zeuden grebara deituta: 13.000 Adifen, 15.000 Renfen, 450 Iryonen, 400 Ouigon, 1.500 Serveonen eta 4.000 Logirailen. Astelehenean hasitako grebak zenbait zerbitzu bertan behera uztea eta atzerapenak egotea eragin du, istilu handirik eragin gabe.

 


Greba kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...