Igorreko Kiñu gaztetxean egindako bertso-afarian egin dute aurkezpena. Bertsolaritza eta gaztetxeetako asanbladak elkartzea helburu duen zirkuituaren bigarren edizioa otsailean hasiko da. Aurreko urtean egin zenaren antzera, bikoteka egingo da sariketa, eta hala 24 bertsolari gazte ibiliko dira Euskal Herri osoko gaztetxeetan. Nahiz eta parte hartzaileen izenak ez diren argitaratu, kanporaketako datak eta lekuak eskuragarri daude.
Aurreko larunbatean Igorreko (Bizkaia) Kiñu gaztetxean hirurogei inguru lagun Gaztetxeak Bertsotan ekimenaren bigarren edizioa aurkezteko. Prentsa ohar bidez adierazi dute, aurreko urteko edizioa arrakastatsua izan zela eta gogoz datozela bigarrenerako. Gaztetxeak Bertsotan ekimenak bi helburu ditu: bertsoen bitartez gazteei interesatzen zaizkien gaiak eta auziak oholtzara eramatea, eta gaztetxe zein gazte asanbladei ekarpena egitea. Sare sozialen bidez adierazi duten moduan, beraien asmoa bertsoaren bitartez Euskal Herriko gaztetxeak babestea eta indartzea da. Era horretan husteko arriskuan dagoen Kiñu gaztetxeari babesa eman nahi izan diote..
Aurreko urtean bikote txapelduna Unax Aizpurua eta Aroa Arrizubieta izan ziren. Era horretan, errepikatuko da bikotekako sariketa formatua eta guztira 24 bertsolari gaztek parte hartuko dute. Saio bakoitza Euskal Herriko gaztetxe ezberdin batean izango da.
Oraindik ez da argitaratu zeintzuk izango diren parte hartzaileak, adierazi dute laster jakinaraziko dutela. Era berean, aurrerago publikatuko dituzte kanporaketa bakoitzaren egitaraua zein izango den. Hona kanporaketen datak eta gaztetxeak: Otsailak 6, Beasaingo Gaztetxean; otsailak 7, Hiltegixe Berrizko Gaztetxean; otsailak 20, Garaziko Gaztetxean eta otsailak 21, Maiatzak1 Txantreako Gaztetxean.