Gaztelugatxe bisitatzeko sarrera ordaindu beharko da?

  • Bizkaiko Foru Aldundiak turismoaren eztanda erregulatzeko plan berria aurkeztu du. Epe laburreko eta epe luzeko egitasmoen barruan bada zeresana sortu duenik: Gaztelugatxen sarrera ordaintzea aztertzen ari da Aldundia. Bisitari kopurua mugatuko luke neurriak eta azken urteetako olatua errentagarri bilakatu nahi du. 


2018ko martxoaren 21an - 10:52
Ohikoak bilakatu dira eskailera turistaz gainezka ageri diren argazkiak.

Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak eta Elena Unzueta Jasangarritasun eta Ingurumen foru diputatuak prentsaurreko bidez azaldu zuten plana. Gaztelugatxe jarri nahi dute proiektu turistiko berriaren “ardatzean” eta Bizkaiko kosta osora zabalduko litzake.

Iaz EAEko bigarren lekurik bisitatuena izan zen, Guggenheim museoaren atzetik eta Rementeriak esan duenez, egungo egoera aprobetxatu nahi da Gaztelugatxeren “balioa handitzeko”.

Oraindik jakiteko dago zein prezio jarri nahi dion Aldundiak Gaztelugatxeko sarbideari baina datozen urteetan 27 eta 33 milioi euro biltzea aurreikusten dute.

Aste Santuari begira, ez da inongo txartelik beharko biotopo babestura sartzeko. Aldiz, Bizkaibusen zerbitzua areagotu eta geraleku berriak egingo dituztela aurreratu du Rementeriak. Ohikoak bilakatu dira eskailerak jendez lepo agertzen diren argazkiak. Epe luzera, bisita gidatuak antolatu eta ibilbide turistiko finko bat osatzeko asmotan da EAJren foru taldea.

Tronu Dema telesaila bertan grabatu zenetik turismo masiboak ez du etenik izan Bermeo eta Bakio aldean: iazko ekainetik urrira bitartean, 395.000 turista baino gehiago pasa ziren itsas ondoko eskailera ospetsuetatik barrena. Abuztuan bakarrik, 143.219 bisitari izan ziren, aurreko urteetako datuak bikoiztuz.  


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Turismoa
25 lagunetara murriztuko dute turista taldeetako gehieneko pertsona kopurua Donostian

Donostia Turismoak apirilaren 10etik aurrera jarriko du neurria indarrean, eta derrigorrez bete beharko da, bestela isunekin zigortuko dutelako gidari turistikoa.


Lau donostiarretatik hiruk uste dute turismoak kalte “handia” egiten diela

Turismoari buruzko pertzepzioaz galdetu die EHUk donostiarrei, eta ondorioztatu du herritarren erdiak baino gehiagok “frustrazioa” sentitzen duela. Donostiako Udalak eta Eusko Jaurlaritzak finantzatu dute ikerketa.


2024-03-01 | Uriola.eus
Hotel bihurtuko da Bilboko Olabarri Jauregia

Bericato enpresak erosi du duela 70 urte baino gehiagoz Bilboko Portuko Agintaritzaren egoitza izan den eraikina.


Alde Zahar auzo ekimena
"Iruñeko apartamentu turistikoen erdia Alde Zaharrean daude"

Iruñeko Alde Zaharreko Alde Zahar ekimenak turismo masiboaren aurkako eta auzoaren defentsarako kanpaina abiatu du ostegun honetan.


Bizilagunek etxebizitza turistikoak debekatzea baimendu du gorenak, berriz ere

Bizilagunek legez kanpo utzi dute Donostiako Zubieta kaleko etxebizitza turistiko bat, euren estatutuetan erabilera hori debekatuta zegoelako aurretik.


Eguneraketa berriak daude