Etorkizuna modu berezian lotzen da gazteekin, batez ere denborak gazteak nagusi bihurtzen dituelako eta, beraz, uneren batean gizartearen motore. Hizkuntzaren motore, esate batera. Euskararen motore, zehatzago esanda. Eta Euskal Herrian bada kezka berezirik gazteak eta euskararen munduaz. Eskolan euskara berenganatuta etorkizunean erabili egingo zutela pentsatu zen; erabili bakarrik ez, ondo erabili gainera. Bada ez, eta orain komeriak. Gazteak, azken finean, haien testuingurutik elikatzen dira eta helduen munduak edo lan munduak edo aisialdiak edo... inguruak bizi duenaren antzekoa egiten dute. Euskal Herriko hainbat lekutako gazteen eta hizkuntzaren esparruari lotutako pertsonen zortzi artikulu interesgarri bildu ditugu, gaiari ere hainbat ezpal atera guran.
http://www.argia.eus/online/htdocs/online.htm?2074&29153