Gazte Topagune Sozialistaren 200 aurkezpen baino gehiago Euskal Herrian

  • Urriaren 9tik 12ra izango da IAS eta GKSk antolatutako Topagunea. Ikasturte hasierarekin batera, 116 hezigunetan eta 109 herri edo auzotan aurkeztuko dute ekimena.

Artikulu hau CC BY-SA 2.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2026ko irailaren 3an - 07:00
2024ko Topagunea, Altsasun.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS) eta Ikasle Antolakunde Sozialistak (IAS) Gazte Topagune Sozialistaren hurrengo edizioaren berri eman zuten ekainean. Aurtengoa 6. edizioa izango da jada, eta urriaren 9tik 12ra egingo dute Elizondon, Dagoena onartu ala borrokara batu lelopean.

Honakoan ere, egitarau zabal eta parte-hartzailea antolatu dute Mugimendu Sozialistako bi antolakundeek, eta, ohi bezala, hitzaldiek izango dute zentralitatea. Udan zehar, egitaraua aurreratu dute pixkanaka: estatuen autoritarismoaz eta faxismoaz, aktualitate politikoaz eta Mugimendu Sozialistaren erronkez, nazio-auziaz, ezkerkeriaz, etxebizitza-problematikaz, gazte-antolakunde sozialisten erronkez, makroproiektuez eta lurraren defentsaz, arteaz eta sozialismoaz eta emakume langileen borrokaz hausnartuko dute Topagunean, besteak beste. 

Horrez gain, aisialdirako eskaintza zabala ere izango dute bertan, ikuskizunekin eta musika-emanaldiekin esaterako. Aurtengo edizioan parte hartuko dute, besteak beste, Bengo, Skabidean, Tapia eta Leturia, 42820, J Martina, Asier K eta Antton Telleriak.

Esan bezala, Dagoena onartu ala borrokara batu leloa jarri diote aurtengoari. Izan ere, azaldu dute "ingurura begiratuta faxismoaren gorakada, antifaxismoaren kriminalizazioa, eskubide politikoen atzerakada, ideia matxisten hedatzea eta gazteriaren bizimodu prekarioa" nabarmentzen direla, eta "enpresariek eta agintariek inposatutako egunerokoa" dela hori. Dena den, "gazte langileak ez gaude dagoena onartzeko prest", IAS eta GKSk aldarrikatu dutenez. Horiek horrela, sozialismoaren aldeko borrokara batzeko eta Gazte Topagune Sozialistan parte hartzeko deia luzatu diote Euskal Herriko gazteriari.


Mugimendu Sozialista kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.