Gertakariak 2023ko martxoak eman ziren, bi udaltzainek 16 urteko gaztea atxiki eta eraso zutenean zebrabide bat ez errespetatzeagatik. Epaileak isuna jarri die indarkeri "neurrigabea" erabili izateagatik.
Abenduan izan zen Gasteizko bi udaltzainen kontrako epaiketa 2023ko martxoan patinete elektrikoan zihoan Aimar izeneko gaztea jipoitzeagatik. Ebazpenak poliziek indarkeria "ez beharrezkoa" eta "neurrigabea" erabili zutela aitortzen du, eta gaztea atxikitzean gehiegizko presioa egin zutela jasotzen du. Honen ondorioz, gazteak gorputz osoan lesioak jasan zituen, eta baita kalte psikologikoak ere.
Arabako Probintzia Auzitegiak 1.800 euroko isunak jarri dizkie udaltzainei eta Aimarri 4.380 euroko kalte ordaina ere ordaindu beharko diote. Akusazioak eta fiskaltzak kartzela zigorra eta inhabilitazioa eskatzen zuten arren, agenteak haien "eginbeharra betetzen" ari zirela adierazi du epaileak, eta horregatik zigorra murriztu die.
Aimarrek eta bere familiak aukera daukate EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren aurrean sententziaren aurkako helegite bat aurkezteko.