“Gaztainondoak berreskuratuz landa eremua zaindu eta laborantzari bide berriak ireki nahi dizkiogu”

  • Basaburun sortutako BasaBIOtza proiektuak gaztainondoak eta hurritzak berreskuratzea du ardatz. Bertako fruituekin kalitatezko produktuak egiten dituzte, baina helburua harago doa: laborantza dibertsifikatzea, gaztainediak balioan jartzea eta landa eremuari etorkizuna ematea

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2026ko uztailaren 24an - 07:00
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Basaburun sortutako BasaBIOtza proiektuaren atzean familia bat dago: Laura Martinena, Xabier Azpiroz eta Garazi Mercero. Gaztainondoak eta hurritzak landatu eta berreskuratuz, bertako fruituekin kremak eta pateak ekoizten dituzte. Hala ere, Martinenak azaldu du produktuak proiektuari eusteko tresna direla, eta benetako helburua lurraldearen erabilera dibertsifikatzea eta gaztainediei berriro balioa ematea dela.

Proiektuak ekoizpen ekologikoaren alde egiten du, esku-hartze txikiarekin eta bertako barietateak lehenetsiz. Gainera, zirkuitu laburren bidez saltzen dituzte produktuak, ekoizlearen eta kontsumitzailearen arteko harreman zuzena sustatuz.

Etorkizunari begira, landa eremuan bizi eta lan egin nahi duten gazteentzat aukerak badaudela uste dute. Horretarako, dibertsifikazioa, tokiko ekoizpena eta elikagaien eraldaketa ezinbesteko tresnak direla nabarmendu du Martinenak, Nafarroako gaztainediak berreskuratu eta lurraldeari erabilera berriak emateko.

 


Laborantza kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...