Gazan 75.000 heriotzatik gora izan direla ondorioztatu dute

  • Gazako Osasun Ministerioak argitaratutako zifrak bestelakoak diren arren, The Lancet-ek egindako ikerketa batek indarkeria bidezko 75.200 heriotza eta indarkeria gabeko 16.300 heriotza gertatu direla aurreikusi du. EClinical Medicinek halaber, 116.020 zauritu baino gehiago daudela neurtu du.


2026ko otsailaren 19an - 15:37
Azken eguneraketa: 2026-02-20 08:42
75.000 hildakotik gora daudela ondorioztatu dute ikerketek. United Nations Photo (CC BY-NC-ND 2.0)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Gazan egin den ikerketa independentearen arabera, 2023ko urriaren 7tik 2025eko urtarrilaren 5era bitarte indarkeria bidezko 75.000 heriotzatik gora eta indarkeriarik gabeko 16.300 heriotza egon direla neurtu du. Osasun Ministerioak argitaratutako zifra ofizialek tarte horretan 49.090 heriotza zenbatu zituzten eta 2026ko otsailaren 17ra bitarte 72.063 erregistratu dituzte, horietatik 603 su-etena eman ondoren. Adituek azpimarratu dute azpiegitura falta dagoela zenbaketa egokia eman dadin. Gorpu ugarik desagertuta jarraitzen dute eta hondakinen azpian identifikatu gabeko gorpuak daude, mutilazioen eraginez edo identifikatzeko familiarren faltaren aurrean kuantifikatu gabe. Hain zuzen ere, hamarretik bederatzi izan dira behin baino gehiagotan lekualdatu behar izan dutenak biziraupena bermatzeko, eta horrek ere identifikazioa zaildu du.

The Lancet-ek Global Health aldizkarian argitaratutako txostenean indarkeriazko 75.200 heriotza egon direla aurreikusi du, gerraren aurretik zeuden biztanleen ehuneko 3,4-a ordezkatzen dituena. Horien %52,2 emakumeek, haurrek eta 3. adinekoek osatzen dute. Indarkeria gabeko 16.300 heriotza egon direla aurreikusi dute eta bizi kalitatearen gainbehera eta baliabide medikuen faltagatik 8.540 heriotza gehiago egon direla sinesten dute. Israelek zifrak gehiegizkoak direla azpimarratu badu ere, Aljazeerak jaso duenez, Israelgo armadako kide batek kazetariei aitortu die 70.000 inguru izan daitezkeela. 

Zaurituen zifrak ez dira atzean gelditzen, eClinical Medicinek jaso duenez, 2025eko apirilaren 30ean 116.020koa zen zaurituen kopurua eta %80a eztanden eraginez izan zela aurreikusi dute. Osasun baliabide faltaren aurrean, medikuek infekziorako arriskuez eta horrek eragin ditzaken ondorio larriez ohartarazi dute. The Lancet-eko Blal Aldabbour eta Bilal Irfan ikertzaileek hilkortasunaren zonalde grisa antzeman dute, non ez den argi bereizten heriotzak zuzenki edo zeharka ematen diren, infekzioak edo baliabide faltak eraginda, erasoa jaso eta hilabete gutxira hiltzen baitira.


Palestina kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.