Sidenorren aurkako auzian Gazako mediku bat akusazio partikular gisa onartu du Auzitegi Nazionaleko epaile batek

  • Genozidioaren biktima dela ebatzita onartu du epaileak Reffat Alathamma medikua akusazio partikular gisa. Enpresako hiru zuzendari auzipetuak ondorengo delituengatik ikertuk ditu orain epaileak: kontrabandoa, genozidioa, gizateriaren aurkako delitua, eta gatazka armatuaren kasuan babestutako pertsonen eta ondasunen aurkako delituan konplize izatea. 

Sidenor enpresako auzian Gazako medikua akusazio partikular gisa onartu da. Mirix202 (CC BY 4.0)

2026ko martxoaren 4an - 07:00
Azken eguneraketa: 2026-04-16 10:12
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

“Israelgo armadak Gazan egindako ekintzen biktima zuzena” dela “egiaztatu” delako onartu du Francisco de Jorge Auzitegi Nazionaleko epaileak Reffat Alathamma mediku gazatarra akusazio partikular gisa, Orain atariak jaso duenez. Sidenorreko presidente Jose Antonio Jainaga eta enpresako beste bi zuzendari Israelgo Israel Military Industries (IMSI) arma-konpainiari altzairua saltzeagatik auzipetu dituzte, Asociación Comunitat Palestina de Catalunya-Terra Santak aurkeztutako kereilaren eraginez.

Alathamma Gazako genozidioagatik Auzitegi Nazionalean deklaratu duen lehen palestinarra da, eta emaztearekin eta sei seme-alabekin bizitako genozidioaren berri eman zuen deklarazioan. Etengabeko leku aldatzeez gain, mediku bezala izandako lan karga eta arriskuen berri eman zuen. Duela hiru hilabete irten zen familia Gazatik, Hamasek eta Israelgo Gobernuak su-etena adostu zutenean. 

Epailearen erabaki hau ezagutu aurretik, fiskalak Sidenor enpresan egindako erregistroa baliogabetzea eskatu zuen, dokumentazioa zuzenean enpresari eskatu behar zitzaiola iritzita. Kontrabandoa salbu bestelako delituen akusazioak erretiratzea ere eskatu zuen. Nabarmentzekoa da Fiskala ez zela bertaratu medikuaren deklarazio saiora.


Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...