Sexu bereko pertsonen arteko ezkontzak: Hegoaldean legezko eta Iparraldean bidean


2012ko azaroaren 07an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Sexu bereko pertsonen arteko ezkontzak legezko dira Hegoaldean eta Iparraldean bidean dira.

2005ean onartu zuen Espainiako Gobernuak homosexualen arteko ezkontza ahalbidetzen zuen legea, Jose Luis Rodriguez Zapatero agintean zenean. Sektore ultra kontserbadoreek eztabaida piztu zuten segituan eta Alderdi Popularrak helegitea jarri zuen auzitegian. Zazpi urteren ondoren legea babesteko erabakia hartu dute Konstituzio Auzitegiko Osoko Bilkurako hamaika epaileetatik zortzik. Gay eta lesbianen eskubideen aldeko taldeek pozez hartu dute esperotako epaia.

Frantzian gaur eztabaidatuko dute Ministroen Kontseiluan sexu berekoen ezkontza baimentzen duen lege proiektua. Bidasoaz iparraldean eztabaida adopzioarekin eta “haurren eskubideekin” nahasi da; Elizak sektore katolikoak mobilizatzen dihardu legearen kontra. Lege proiektuaren alderdi zehatzak ez dira oraindik ezagutarazi, baina antza, ez du erabateko berdintasunik ekarriko, homosexualek ez dute medikuarekin ugaltzeko eskubiderik izango, esaterako.

Bestalde, bart AEBetan izandako hauteskundeetan bikote homosexualen arteko ezkontzak legeztatzeko erreferendumak egin dira Washington, Maryland eta Maine estatuetan, eta azkeneko bietan aldekoek irabazi dute –Washingtoneko emaitzak ez dira egun batzuk barru arte jakingo–. Gay eta lesbianak AEBetako zortzi estatutan ezkondu daitezke jadanik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: LGBTI
LGTBI pertsonak armairutik ateratzeko beldur dira lantokian

LGTBI kolektiboko hamar lagunetik bederatzik sekretuan mantentzen du bere sexu-joera laneko nagusien aurrean, eta lautik hiru ez da armairutik ateratzen lankideekin. Zergatiez, beldurrez eta arriskuez hitz egin dute Espainiako LGTBI+ Federazioak egin duen ikerketan.


Elena Guinea. Guztiontzako guneak sortzen
“Taberna bat edukitzea ardoak ateratzeko bakarrik, paso”

Etxe honetan askok ezagutzen dute Elena Guinea: 2021eko abenduan aldizkariaren azalean agertu zen, titi bakarrarekin eta irribarretsu, alboan zituela Sandra Barkaiztegi eta Olatz Mercader. Iñurri elkartearen (Min)bizi podcastean entzungo zuten beste hainbatek —Argia... [+]


Bilboko eraso homofoboa Legebiltzarrera iritsi da

Santomasetan bi homofobok sudurra apurtu zioten 23 urteko gazte bati eta kasu horren harira hainbat galdera egin dizkio Elkarrekin Podemos-IUk Eusko Jaurlaritzari, LGBTfobiari aurre egiteko neurrien inguruan. Bilboko EHGAMek ere badu zer esana: "Zisheteronorma babesten... [+]


2024-01-08 | ARGIA
LGBT+ eragileek Baionako apezpikua salatu dute Aita Santuak bikote homosexualez esandakoa desitxuratzeagatik

Eliza katolikoak abenduaren 18an argitaratu zuen Fiducia supplicans agirian bikote homosexualak bedeinkatzeko aukera eman zuen. Abenduaren 29an, beste agiri baten bidez, Marc Aillet Baionako apezpikuak Aita Santuaren hitzak bere modura interpretatu zituen. Bere elizbarrutiko... [+]


2023-08-24 | Ilargi Manzanares
Pertsona trangeneroen aurkako erasoak handitu egin dira

Eraildako Trans Pertsonen Behatokiak egindako “Trans hilketen monitorizazioa” txostenean 2021eko urriaren 1etik 2022ko irailaren 30era 44 herrialdeetan izandako 327 pertsona transen hilketak salatu dira.


Eguneraketa berriak daude