argia.eus
INPRIMATU
Gatibu eta Oskarbi taldeen disko berriak kalean dira

2008ko azaroaren 21

Gatibu taldeak abenduaren 7an eskainiko du Laino guztien gainetik, sasi guztien azpitik (Baga Biga) diskoa aurkezteko lehenengo kontzertua, Durangoko Euskal Liburu eta disko Azokan. Oskarbi taldearen lan berria ere salgai izango da bertan: Olentzero (Elkar). 1975ean plazaratutako diskoko eguberri kantuak eta beste bost abesti berri bildu ditu Oskarbik.