Gata Cattana, betierekoa

  • La Escala de Mohs (Mohsen eskala) olerki liburua eserialdi batean irensteko hainako grinaz eskuratu banuen ere, plazer iturri preziatuenak bezalaxe luzatu dut Ana Isabel García Llorenteren (1991-2017) poema-bilduma bakarra.

(Argazkia: El Salto)

2019ko abuztuaren 05an - 08:47

Rapeatzaile modura erreferente bilakatua, ibilbide artistikoko une gorena ukitzetik pauso gutxira zegoenean zendu zen, esateko zuen guztia berarekin eramanaz. Hargatik, patxadaz entzun eta irakurtzeko legatu preziatu dira utzi dituen hiru diskoak eta olerki-liburu hau.

Gata Cattana (autorearen rapeatzaile izengoitia) eta Ana Sforza (olerkari izengoitia) biak aurkitu daitezke lan honetako lerro artean: konbinazio leherkaria osatuz, batera ageri dira lehenengoaren espiritu gerlaria eta bigarrenaren intimitatea gordinki adierazteko era; bataren erreferentzia mitologiko, historiko edo geopolitikoak, eta bestearen hitz konbinaketa eta erritmo zainduak. García Llorenteren jendarteari kritikek, aldarri feministek eta gauzen ordena iraultzera deiak irakurlea gogor kolpatzen jarraitzen dute orrion bitartez, autorearen ahotsa itzali ez den adierazle, Gata Cattanak gure artean jarraitzen duen seinale. Hala ziurtatzen du berak ere poemetako baten bitartez: “Horregatik etorri nintzen ni, eta horregatik etorri zinen zu nirekin, nahiz eta ez etorri. Munduari erakustekoegon daitekeela, egon gabe ere”. Betierekoa Gata.

 

Erreportaje hau Aktualitatearen gakoak aldizkarian argitaratu da. Aldizkari osoa nahi baduzu Argiako azokan eros dezakezu.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Aktualitatearen Gakoak 2019
Iñaki Lasagabaster
"Estatutu berria autonomiaren aldarrikapena geldotzeko ekimena da"

Hamaika gaiez jardun daiteke katedradun arabarrarekin. Elkarrizketa honetan batez ere Euskal Herriko autogobernua, Katalunia eta hari egindako epaiketa, eta euskal presoen gaia jorratu ditugu. Bere ustez, Espainia nabarmen ari da egiten estatu autoritario baterantz.


G7 Biarritzen
Dekadentziari distira atera nahian

Agorrilaren 25, 26 eta 27an G7aren goi-mailako bilera egingo dute Biarritzen. Nazioarteko politikan aditu Asier Blasek gailurraren nondik norakoak analizatu ditu.  II. Mundu Gerran sorburu izan zuen egungo kapitalismo liberalaren kontrako protestak antolatu dituzte... [+]


Filma
Mendiaren hego aurpegia

2001ean euskal mendizaletasunean gertaturiko tragedia batetik abiatuta, munduko gailur handienak dauden lurretako herritarren sufrimendu eta esperantza ere erakusten digu Pumori, mendiaren alaba dokumentalak, himalaismoan askotan ezkutuan geratzen den hego aurpegia.


Moda industriaren alternatibak
Josturak apurtu bestelako jantzigintza ehuntzeko

Jantzia, berez beharrizan oinarrizkoa dena, kontsumogai bilakatu da. Erosi eta bota logikari jarraiki biratzen duen gurpil kontsumistaren parte izanik, jasangarritasun eza du ezaugarri moda eredu hegemonikoak ere. Ehungintza industriaren etengabeko hazkundea ezin daiteke ulertu... [+]


Eguneraketa berriak daude