Gasteizko Udalak 725 aldiz aplikatu du Mozal Legea, aurka dagoela esan arren

  • Duela bi urte eta erdi Gasteizko Udalak Mozal Legaren aurka agertu zen. Ordutik ordea 725 aldiz aplikatu du udalak legea, Hala Bedik argitaratu duenez.


2017ko abenduaren 20an - 12:31

2015eko uztailaren 31an argi adierazi zuen Gasteizko Udalak, udalbatzaren gehiengoak hala erabakita, ez zuela Mozal Legea onartuko. Bi urte eta erdiren ondoren balantzea egiten hasi eta orduko konpromiso hori haizeak eraman duela ikus daiteke. Onartzen ez duten lege hori, 725 aldiz aplikatu baitu udalak.

Mozal Legea indargabetzea eta lege horrek kaltetutakoak babestea erabaki zuen udalbatzak, 2015eko hartan. Hala Bedik zabaldu duen informazioaren arabera ordea, erabaki hori ez du bete Gorka Urtaran buru duen erakundeak. 2017ko abuztuaren 1ean  esaterako, EAJ, PSE eta PPk, Mozal Legea ezarri zioten Hala Bediko kazetariaren aldeko adierazpen instituzionala atzera bota zuten. EH Bilduk, Podemosek eta Irabazik eskatua zuten lege horren biktima guztiak babestu zitzala udalak.

Leku publikoetan drogak kontsumitzeagatik aplikatu dute Mozal Legea gehien, 626 aldiz. “Poliziarekiko errespeturik ez izateagatik” ere 52 isun jarri dituzte. 21 dira desobedientzia delitua ezarri dietenak. Mozal Legea aplikatu zaienen artean daude urrian Gasteizen antolatu zuten “Agur 78” kanpaldiko kideak ere. Ustez kanpaldi hau “antolatzeagatik” bederatzi kide gutxienez 90.000 euroko zigorra jasotzeko arriskuan daude.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Mozal legearen mehatxua
Artxibatu egin dute Ahotsa.info-ko kazetari bat gezurrekin salatu zuen udaltzainaren aurkako kereila

2021eko protesta batean Poliziaren jarduna grabatu eta zabaltzeagatik, Mozal Legea urratu izana leporatu zion udaltzainak kazetariari. Salaketan hainbat gezur esan zituen agenteak, grabatutako bideoan egiazta daitekeenez. Agiriak faltsutzeagatik kazetariak kereila jarri zuen... [+]


2023-03-15 | Axier Lopez
Espainiako Gobernuak ez du hitza bete: Mozal Legeak indarrean jarraituko du

2015ean PPk gehiengo absolutuz ezarri zuen Mozal Legea. Oinarrizko zenbait eskubide urratzen dituen arau sorta horrek kontrakotasun handia bildu zuen Espainiako Estatuko mugimendu sozial eta alderdi politikoen artean, baita nazioartean ere. Lege hori "ezbairik gabe derogatu... [+]


Otsaileko lehen osoko bilkuran onartu nahi dute Espainiako Kongresuan 'Mozal Lege' berria

Dagoeneko erreformaren %96 adostuta dute Espainiako Kongresuan erreforma lantzen ari diren alderdiek, eta datorren astean akordio batera iritsiko dira, El Plural.com-en irakurri dugunez.


Laudioko Gaztetxearen aldeko elkartasun jaialdiak antolatu dituzte Laudion, Bilbon eta Gasteizen

Laudioko Gaztetxearen kaleratzearen ondorio ekonomikoei aurre egiteko elkartasun jaialdiak antolatu dituzte Orbeko Etxean, Zazpi Katu Gaztetxean eta Gasteizko Gaztetxean. Ertzaintzak 'mozal legea' ezarri zien sei gazteri ekainaren 13ko protesten harira, 4.000 euroko... [+]


2022-12-16 | Iñaki Agirre
“Ez dugu ekimen erreformistarik nahi, Mozal Legearen indargabetzea eskatzen dugu”

Hogei eragile sozialek baina gehiagok eginiko deialdiak dozenaka pertsona bildu ditu ostegun ilunabarrean Donostian adierazpen askatasuna aldarrikatu eta Mozal Legearen indargabetzea eskatzeko. Lege horren bitartez, Hego Euskal Herrian 2020tik hona 30.000 zigor baina gehiago... [+]


Eguneraketa berriak daude