argia.eus
INPRIMATU
2011ko apirilaren 7a
Gasteizko denda eta tabernetan euskararen erabilera bultzatzeko kanpaina abian da

Honen moduko 2000 bat pin banatuko dituzte Gasteizko tabernari eta dendari euskaldunak identifikatzeko.

Egun, tabernari eta dendarien %25 da euskaldun Gasteizen, baina bezeroen %5,1rekin bakarrik erabiltzen da normaltasunez euskara. Egoera iraultzeko kanpaina abian jarri du Geu elkarteak eta Nahi baduzu, euskaraz! lelodun 2.000 pin banatuko ditu tabernari eta dendari euskaldunak identifikatzeko. Pinak elkartearen egoitzan (Pedro Asua, 2), Udalaren eta Aldundiaren euskara zerbitzuetan, Judimendi gizarte etxean eta Parral tabernan (San Frantzisko kantoia) jaso ahal izanen dira.