Gasteiz 76-Derry 72

  • Bihar, martxoaren 3an, Espainiako Poliziak Gasteizko San Frantzisko parrokian langileen batzarraren kontra egindakoan eragindako masakrearen 35. urteurrena da. Fraga Iribarne eta Martin Villak gidatu zuten politikoki gertaera hura. Bost langile hil ziren eta hainbat zauritu. Hogeita hamabost urte geroago, ardura penalek eta politikoek depuratu gabe segitzen dute eta ministro frankista izandako Fragak politikan jarraitzen du, PPren presidente eta senadore. Irlandako Derryn ere, antzeko zerbait pasa zen 1972ko urtarrilaren 30ean: hamalau herritar ejertzito britainiarraren balek jota erori ziren. Unibertsalki Bloody Sunday (Igande Odoltsua) moduan ezagutzen duguna izan zen.


2011ko martxoaren 02an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-04 14:21:26
Derry 1972 - Gasteiz 1976

Urteurren honetan, Martxoaren 3ko Biktimen Elkarteak bultzatuta, jardunaldi bateratua antolatu dute (Gasteiz 76 – Derry 72), Espainiako eta Britainia Handiko indar armatuen basakeriak sortutako biktimak errekonozitzeko. Irlandako delegazio bat Gasteizen izango da. Egia, ordaina eta justizia lortzeko, biktimek egiten duten esfortzua errekonozitu nahi da, bai eta Irlanda eta Euskal Herriaren arteko elkartasuna azaldu ere. Horregatik, Irlandako adibideak Gasteizko aurtengo ekitaldiak markatuko ditu: eskubide zibil eta politikoak aldarrikatuko dituzte, eta baita biktimek gatazken konponketan duten papera ere. Egiaren Batzorde bat eskatzen dute, “genozida kriminalak” epaitzea ahalbidetu eta Estatuko segurtasun indarrak erabiliz azken hamarkadatan egon den isiltasun eta zigorgabetasunarekin amaituko duena. Francoren gobernuko Fraga Iribarne eta Martin Villa oraindik bizirik egonik, gutxienez euren ardura onartzeko ordua da.


Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude