Gas naturalaren eta argindarraren BEZa berriro ere %21ekoa izango da ekainaren 1ean. Espainiako Gobernuak hala erabakita, inflazioa dezima batzuk lausotu denez, BEZa erregulatzeko jarritako mugak bertan behera utziko ditu.
Espainiako Gobernuak Iranen aurkako erasoengatik gas naturalaren eta argindarraren prezioen igoeraren aurrean BEZa erregulatzeko jarri zituen mugak bertan behera utziko ditu. Espainiako Estatistika Institutuak (INE) jakinarazi duenez, gas naturalaren eta argindarraren inflazioa dezima batzuk jaitsi da. Hego Euskal Herrian, martxoan %3,4 izatetik, %3,1 izatera igaro da apirilean, Berriak jaso duenez. Hortaz, inflazioa dezima batzuk lausotu denez, mugak kendu dizkiote BEZari eta berriro ere %21ekoa izatera igaroko da ekainaren 1ean. Hala agindu zuen martxoaren 21ean Espainiako Gobernuak, prezioen bilakaera ohikora itzulitakoan, zergak ere ohiko mailara igaroko zirela.
Erregaiei dagokienez, zergek, ekainaren 30era arte behintzat, %10ean jarraituko dute, prezioek gora egin baitute. Iazko datuekin alderatuta, gasolinaren eta gasolioaren prezioak %10,4 hazi dira. Nagusiki diesela izan da garestitu dena, Hego Euskal herrian, otsailean gasolio litroa 1,426 euroren bueltan zebilen eta apirilean %26 garestitu da, 1,798 euroan egonez. Ipar Euskal Herrian bestalde, dieselaren prezioa %28 hazi da, 48 zentimo.
Elikagaiek ere ondorioak izan dituzte, nahiz eta lausotzen ari diren. Otsailean %4,2koa zen inflazioa, martxoan %3,4koa eta apirilean %3,1ekoa. Ondorengo produktuak izan dira 2025az geroztik gehien garestitu direnak: arrautzak %15, %20-%25ean bueltan egon badira ere, Berriak jaso duenez; behikiak %14,9; arrain freskoa eta izoztua %9,7; kontserbako frutak eta fruitu lehorrak %7,5; eta lekale eta barazki freskoak %7,5.