argia.eus
INPRIMATU
Garraio publikoa doakoa izango da Ipar Euskal Herrian, krisiari erantzuteko lanera joan behar dutenentzat
  • Ospitale eta zahar-etxeetako langileek, garbitzaileek edota saltzaileek ez dute garraio publikoa ordainduko ostegun honetatik aurrera Lapurdi, Zuberoa eta Behe Nafarroan, Euskal Elkargoak hala erabakita.

ARGIA @argia 2020ko martxoaren 26a

Koronabirusaren krisiari erantzuteko etxetik atera behar duten langileei zuzendutako neurria da Euskal Elkargoak hartu duena eta Txik Txak sarearen baitan dauden garraiobideei eragiten die. Lanagatik mugitu behar duela dioen egiaztagiria erakutsi behar du herritarrak (orain arte bezala), eta ez du billetea ordainduko.

Garraio publikoko langile eta erabiltzaileen segurtasuna bermatzea lehentasuna izango dela gaineratu du Elkargoak. Joan den larunbatean, koronabirusagatik kutsatuta larri ospitaleratu zuten Biarritz-Angelu-Baiona ibilbidea egiten duen autobus bateko txoferra.