Gamesaren Altsasuko lantegiak 150 behargin kaleratzeko lan erregulazioa baliogabetuta

  • Madrilgo Justizia Auzitegi Nagusiak atzera bota du 2010eko otsailean Sakanako Gamesaren planta itxi eta 150 langile kaleratzeko aurkeztutako lan erregulazioa.


2013ko abenduaren 11n - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
2010eko martxoan Altsasuko lantegiaren itxieraren berri izan zutenean eginiko protesta
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Nafarroan halako langile kopuru handiari eragiten dion erregulazioa deuseztatzen den lehen aldia da. Epaileak hainbat arrazoi eman ditu enplegu-erregulazioko espedientea (EEE) baliogabatzeko. Besteak beste, erregulazioa “legalitatera ez atxikitzea” argudiatu du.

1996tik Altsasun kokatutako enpresaren zuzendaritzak 2010eko otsailaren 25ean jakinarazi zuen Sakanako planta ixteko beharra. Handik 72 egunetara Espainiako Lan Ministerioak eskaera onartu eta lantegiko ateak itxi zituen.

ELA sindikatuak eraman du kasua auzitara, fabrika horretako langileen gehiengoa ordezkatzen baitu. Madrilek beharginen eskaeraren aldeko epaia eman duen arren, ebazpenaren ondorio zehatzak zeintzuk diren ikusteko dago.

Irabaziak, kaleratzeak eta itxierak

Gamesa korporazioak berregituraketa handiak jasan ditu azken urteotan. Irabaziak izan arren, erregulazio, kaleratze eta itxiera ugari eman dira planta guztietan, baita Euskal Herrian ere.

2012ko urte amaieran 300 langile kaleratu zituen, batik bat,  Sarrigurengo lantegian eta Zamudioko egoitza nagusian. Aurtengo maiatzean aldiz, beste 394 behargin bota zituen eta Tuterako lantegia itxi zuen.

Enpresaren bideragarritasuna bermatzea argudiatu izan du zuzendaritzak kaleratze eta itxierak justifikatzeko, baina enpresaren irabaziak gora doaz. 2013ko lehen bederatzi hilabeteetan 31 milioi euro irabazi ditu, salmentak %14 jaitsi diren arren.


Langabezia kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.