Askotan faxismo totalitaristaren aurkako mobilizazioak ikusten ditugu, eta pentsatzekoa da izen horrekin mugimendu hau ultra-eskuin politikoan kokatzen dela. Baina, azken bolada honetan ikusten ari garen gertaera ezberdinengatik, esandakoa gero eta lausoago dagoela, eta adibide hauek jartzen ditut: Erresuma Batuko gobernu laboristak pertsona bat atxilotu du Palestinaren aldeko kamiseta bat eramateagatik, edo Alemaniako gobernu kristau demokratak diru sarrerak kendu dizkie palestinarren aldeko lau ekintzaileri. Beraz, gertakarien arabera, uste dut europar buruzagiek elite globalista nazkagarriaren aginduak jasotzen dituztela, eta uste dut honek nolabait azal lezakeela, adibidez, Europako Parlamentuan PPk eta PSOEk askotan elkarrekin bozkatzen dutela. Europako Parlamentuari dagokionez, Ursula Von der Leyenen honako baieztapen hau azpimarratu nahi dut: herrialdeen arteko erabakiak aho batez hartzea oztopo bihurtu da Europa berriaren garapenerako. Baina kontua da, gutxienez, Europar Batasunean herritarren botazio bidez sartu ziren estatuak baldintza zehatz batzuekin sartu zirela; orain, nire ustez, herriari galdetu gabe ez lirateke baldintzak aldatu behar, egin asmo duten bezala. Nire zalantza da, kasua iristen bada erreferendum bidez galdetuko digute herritarroi ea Europan jarraitu nahi dugun frantziarren eta alemanen konpartsak bezala? Edo diputatuek elite globalisten irrikak jarraituz bide parlamentariotik izapidetuko dute?
Patxi Aznar Bellido
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.