"Jurassic Plastik": gainestalki soberakinen eta plastikoaren desagertzearen aldeko ekintza Angeluko Leclerc-en

  • Larunbat goizean, Angeluko Leclerc supermerkatuan, Bizi!ko 21 militanteek errefusatu dute elikagaien industriak eta supermerkatuek inposatzen dituzten gainestalki plastikoen erostea. Elikagaiak berrerabilgarriak diren ontzi eta zakuetan ezarri dituzte, ahantzi gabe ondotik kesetan haien identifikatzeko barra kodeak atxikitzea. Supermerkatuan hara hona ibiltzean, hurbiletik jarraituak ziren kartoinez eta gainestalkiz egina zen Tirex batetaz, bukatua izan behar litaiken «Jurassik Plastik» garaiaren inkarnazio beldurgarri batetaz.


2019ko otsailaren 04an - 13:22

2019ko otsailaren 2an, 10:45etan, Bizi! mugimenduko  21 militante topatu dira Angeluko E. Leclerc supermerkatuan bertan «Jurassic Plastik» ekintza burutzeko eta horren bidez gure planetarentzat gaitzak diren plastikozko eta gehiegizko gainestalkiak salatzeko. Plastikoa petroliotik dator. Petrolio kopuruak ezagutuak dira eta beti goruntz doan gure jendarteen kontsumoari aurre egiteko mugatuak1. Gainera, petrolioaren ustiapen eta kontsumoa gero eta karioago eta kaltegarriagoak dira klimarentzat, ingurumenarentzat eta gure osagarriarenzat. Hots, garaia da Jurassic Plastik-en aroari bukaera bat emaitea!

Supermerkatuek beren produktuen gehiengoa saltzen dute gainestalki plastikoetan (eta hori produktu freskoentzat ere: ogia, gasnak, haragiak, fruituak ontzitxoetan eta plastikoarekin gainean,…) eta usu bigarren gainestalki gehiegizko batean dira  (jogurt-ontzien, hortz orearen tuboaren, etab.-en inguruko kartoin eta plastikozko mintzak).

Tamalez,  erabilpen bakarra duten gainestalki horien gehiengoak ehunka urte ematen dituzte desagertzeko (400 urte plastikoarentzat) eta kutsadura inportante batzuren sortzaile dira (zikintegi salbaiak; kontinente guzietako hondartzetan agertzen diren hondakinak; Pazifikoan 800 000 km² dituen plastikozko 7. Kontinentea; …). Eta azkenik plastikoen andeatzetik agertzen diren mikro-partikulei buruz, haiek sekulan ez dira desagertzen, eta denetan presente dira, lurretan sartuz, itsasoko animalien digestio sistemetan… eta ororen buru gutan.

 
Jurassic Plastik #1

[ACTION - VIDEO] Retour en images sur l'action qu'on a mené hier au Leclerc d'Anglet afin de dénoncer l'utilisation massive du suremballage et du plastique ! Changeons le système, pas le climat ! Plus d'infos sur l'action : https://bit.ly/2Tv90Om [EKINTZA - BIDEOA] Atzo Angeluko Leclerc-ean egindako ekintzari buruzko bideo ttiki bat. Plastiko eta gainestalki erabilera masiboa xalatzeko egin dugu ekintza hori. Alda dezagun sistema ta ez klima! Ekintzari buruz info gehiago: https://bit.ly/2G6ac7G

Posted by Bizi Mugi on Sunday, February 3, 2019
 

Bezeroei egina izan den eskupaper banaketa baten ondoren, kamiseta berdedun ekintzalariek luzaz xekatu dituzte kesetarik landa legeak6 aurreikusten duen bezala, ontzi batzu non nahi ez diren gainestalkiak utziak izaiten ahal diren. Ikusiz zein ttipiak diren eta zonbat zailtasun behar izan dituzten atxemaiteko, ekintzalariek erabaki dute beren gainestalkiak molde ikusgarrian denda erdian agerian uzterat. Espero dute ez direla bertan ahantziak izanen: «105 produktu erosiak = orgatxo bat hondakin» irakurtzen ahal zen bertan utzia izan den orgatxoan.

Ekintza honek gomitatzen ditu kontsumitzaileak supermerkatuen eta haien hornitzaileen gan beren eragin poderearen erabiltzerat gainestalki ekoizpena ttipi dezaten. Horrendako, jestu sinple eta eraginkorrak plantan emanak izaiten ahal dira eguneroko bizian:

Ahal bezain bat eros nahas-mahas edo gainestalkirik gabe;

Lehenetsi xeheka edo mozturiko erosketak harategi, gasna saltegi eta arrandegietan;

Beti berekin eraman edukitzaile berrerabilgarriak eta erositako produktuen barnean ezartzea galdatu;

Hautatu guttien gainestalki dituzten elikagaiak;

Utzi sistematikoki gainestalkiak dendaren ateratzean.

Uste komunak ez bezala, xeheka edo mozturiko erosketak (oinarrizko produktuentzat) gainestalkidun produktuen ber prezioan dira. Hots, Jurassic Plastik-en garaietik ateratzea, hots bestela saltzea eta kontsumitzea, ez da karioago!

Sistema alda dezagun, eta ez Klima!

(Angeluko ekintzaren kronika osoa eta argazkiak Bizi! mugimenduaren webgunean)


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hondakinen kudeaketa
Plastiko-fabrikatzaileek iruzur egin dutela erakusten du txosten batek

Sektoreko enpresek hamarkadak daramatzate praktika sustatzen, nahiz eta ebidentziak izan ez dela bideragarria, Center for Climate Integrity-ren ikerketa baten arabera.


Zaldibarko zabortegiaren hondamendia gogoratu dute laugarren urteurrenean

Zaldibar Argitu plataformak ekitaldia egin du igandean. Ez dago berririk “euskal oasian”, adierazi dute, “Eusko Jaurlaritzak dena ondo egin zuela errepikatu zuen”.


2024-01-30 | Uriola.eus
Zorrotzara iritsiko diren lixibiatuak jo-mugan

Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak komunikatu bat eskaini du Gipuzkoako erraustegiko lixibiatuak Zorrotzara bidaltzeko asmoaren inguruan.


Aierdik dio Artaxoan ez zela jaso behar Gipuzkoatik zetorren inongo hondakin likidorik

Artaxoako konpostatze plantara Gipuzkoatik Nafarroara bidalitako lixibiatuek Nafarroako Gobernuko eta Gipuzkoako Diputazioaren arteko hika-mika piztu dute. Ostegun honetan Jose María Aierdi kontseilari nafarrak gaitzetsi egin ditu atzo José Ignacio Asensio diputatu... [+]


Eguneraketa berriak daude