2026ko abuztuaren 21ean - 08:40
Erik Nielsen. Donostiako Musika Hamabostaldia
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Donostiako Musika Hamabostaldia.
Euskadiko Orkestra. Bilbao Orkestra Sinfonikoa.
Zuzendaria: Erik Nielsen.
Zuzendaria: Txomin Maidagan (Donostiako Orfeoia, koro zuzendari gonbidatua)
Zuzendaria: Gorka Miranda (Easo Abesbatza, koro zuzendaria) 
Bakarlaria: John Matthew Myers (tenorea).

Egitaraua: Berliozen Hildakoen meza handia, Requiem op.5. (Hector Berlioz)
Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren 19a.

--------------

Iragan asteazkenean Musika Hamabostaldiak Requiem bat eskaini zigun, berez mota honetako beste lan batzuekin zerikusi gutxi duena. Eta hori, meza bat izanik, ikusgarritasuna horrelako obra batetik espero zitekeen emozioaren gainetik dagoen obra delako. Zentzu horretan, Hector Berlioz (La Côte-Saint-André, Isère, Frantzia, 1803 – Paris, 1869) bere garaiari aurreratu zitzaiola esan genezake, ez baita ahaztu behar 1837an gaudela, Italian belcanto-ren urrezko garaian, eta Richard Wagnerrek oraindik operarik estreinatu ez duenean. Testuinguru horretan, deigarria da Berliozek Requiem hau ehun musikari baino gehiago dituen orkestra batentzat konposatu izana, eta horri gehitu behar zaio aurreko kopurua nabarmen gainditzen duen abesbatza handia. Ikusgarritasunaz ari garenez, aipatu behar da baita ere Berliozek orkestran sei tinbal eta hiru platilo sartu zituela, garai hartarako guztiz ezohikoa zena.

Egunotan esan da Hamabostaldiak eskaintzen digun bertsioa guztiz fidela dela Berliozen ideiarekin. Hala da. Are gehiago, eskainitako saioak konpositorearen irudimena gainditu zuen. Izan ere, 300 musikarirekin egin genuen topo Kursaalen. Benetako show-a izan zen. 

"Musikari-pilaketa Kursaalekoa bezalako eszenario txiki samar batean, eta metalen kokapenak alboetan, eta ikusleen atzean, batzuetan ez zuten emaitza dotorea lortu, ezta nahi zen sonoritate ederra eman ere"

Zalantzarik gabe, nabaritu genuen bildutako talde guztiek onena eskaintzeko zuten ilusioa. Euskadiko Orkestrak eta Bilbao Orkestra Sinfonikoak den-dena eman zuten. Eta Donostiako Orfeoia eta Easo Abesbatza zirraraz aritu ziren une askotan.

Baina musikarien emozio eta eskuzabaltasun horrek ezin izan zuen ezkutatu nolabaiteko desordena interpretazioan. Bai, izan ere, orkestra bakoitzak bere aldetik entseatu izana nabaritu ziren. Eta musikari-pilaketa Kursaalekoa bezalako eszenario txiki samar batean eta metalen kokapenak (Berliozek berak nahi zuen bezala, bestalde) alboetan, eta ikusleen atzean, batzuetan ez zuten emaitza dotorea lortu, ezta nahi zen sonoritate ederra eman ere. Soinu-enpastea ez zen nahi bezalakoa izan.

Osagai gehiegi izateak eta planifikazio ez oso egokia izateak obrari mesede egiten ez zion overdose bat eragin zuen. Hasieran esan dudan bezala, hunkigarria baino ikusgarriagoa da meza hau, baina bertsio honetan emozioa oso urria izan zen, benetan.

Halere, oro har, bi koruen lan ona azpimarratu behar da. Batez ere amaierako Agnus Dei-n, agian gaueko unerik onenean. Eta Offertorium-a ere azpimarratuko nuke, bertan bai gozatu ahal izan baikenituen erlijiositate eta emozio-uneak. Bestalde, John Matthew Myers tenore kaliforniarra, Sanctus-en esku hartu zuena, bere ahots biribilarekin eta bere tinbre ederrarekin nabarmendu zen.


Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...