argia.eus
INPRIMATU
Gabi Mouesca: "Didier Laffiten etsenpluak erakusten digu lorpenak erdiesteko borrokan sartu behar dela"
  • Duela 40 urte hil zuen frantses poliziak Didier Lafitte Baionan. Donibane Lohizuneko arrantzalea tiroz hil zuten, Iparretarrak taldeko Gabi Mouesca autoz hitzordu batera eramaten zuela. Gertakari horren ondoren, Mouesca hamar urteko presondegi zigorrera kondenatua izan zen, eta tiroa egin zuen polizia errugabetua.

Euskal Irratiak @euskalirratiak 2024ko martxoaren 01a

Lau hamarkada iraganik, Didier Lafitten memoria berreskuratuko dute haren lagunek. Otsailaren 26tik martxoaren 3ra astebeteko omenaldia antolatu dute zine-eztabaida eta mahai-inguruekin. Martxoaren hiruan, aldiz, Arrantzale Maitagarri eguna antolatu dute Donibane Lohizunen.